Bermeo (Bizkaia)

Errotarriak pikatzen

Errotarriak pikatzen <p>Harriak hamabostean behin-edo pikatzen ziren. Peskantearekin altxatzen zen harria. Garia arinago ehotzen da; artoa gogorragoa denez lan asko ematen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Harriak hamabostean behin-edo pikatzen ziren. Peskantearekin altxatzen zen harria. Garia arinago ehotzen da; artoa gogorragoa denez lan asko ematen du.

Transkripzioa

- Semea: Harridxek pike noiz?
- Harridxek pike segun ze biher eitten dan, ba igual hamabostarik behin edo hogei egun edo zeuzer gehixau-gitxiau hor beti, pike.
- Semea: Altxa ein biher dana.
- Bai. Altxa harridxe, peskantiegaz altxa gora, bai peskantiaz gora.
- Semea: Peskantie zer da? harek burdiñek bidxek egoten zienak?
- Bai, bai. Danak die zerezkuek, burdiñezkuek, errotie altxateko. Ta errotie imintzen da, harridxe imintzen da goidxen, barruen, etxe barruen ya, gero eitten die pike hau de harridxe, hau eitten da pike ta geldi dauena be bai, bidxek, harri bidxek pike ein dizien hartun apur bet piketa imiñi "pa que tenga" agarralekue artuek eta harridxek, hor eitten die buztertu harridxe eta urune eitteko hor eitten die, alkartuten die artue ta eitten deu urune horretatik. Ta garidxena be estilo bardin antzien, baie garidxe da ariñau idxotuten dana artue baiño, ariñau idxotuten da bigunau dalez artue siketute-eta egoten da, ta hareri biher gehidxau emoten dotso harridxeri, garidxe ariñau igxoten da, ariñau. Baie garidxek, garidxek gero, lehengo, nik ez dot ezetu hori, baia, haiziaz garbittuten izen deue, eidxo orduko, hona askara bota orduko, hona botaten da granue, hemetik pasaten da hona, hamen dau harridxe ta hamen eidxoten da, hau de botateko depositue errotie beteta: hemetik garidxe ta artue bidxek hona botaten die, baia aparte, aparte eidxoteko batera barik. Gero, batera dungulue eitteko, batera urune, morokille eitteko hor dau erdiz erdiz garidxe eta artue. Ta taloa eitteko ez deu urunek garidxe apurtxu bet baiño eruten artuek, artuek garidxen urunen apur bet, apurtxu bet gustu emoteko.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia