Bermeo (Bizkaia)

Elektrizitatea uraren indarraz

Elektrizitatea uraren indarraz Errotetako uraren indarra elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen zen dinamo bidez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errotetako uraren indarra elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen zen dinamo bidez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hori ure ez zenduen ibiltzen elektrizidadie eukitzeko-edo?
- Bai, be bai, aprobetxeten izen da horretan be bai, bai. Geur eukin ddun errotie izeten izen dana geure errotan gure etxie ba izetielez esate baterako, ha ta beste hogeta hamar metrure edo berrogei metrure edo berrogeta hamar metrun-edo. Gero han dinamo bat, dinamue. Ta errotien uretik hartunde ha dinamue han etxien, argidxe eitteko, argidxe eukin ddun.
- Semea: barridxun lelengokoa.
- Bai, gure barridxun bai. "Ciento veinti cindo ciento treinta voltios" baie argi izaten die, bastante motelak.
- Semea: Lelengo argidxe ha izen zan.
- Lelengo ard¡gidxe ha izen zan uregaz, errotako uregaz. Errotako ure aprobetxaten dala instalasiñuek urenak-eta. Gero han dinamu ipiñitte, dinamu ba elektrizidadie. Ure-errotak ba uregaz artue idxo ta ure gero dxuten izen da beste erreka batera. baina gero han eukin doguz iñoz holan be egon die errotak be, mixtos, mixto.
- Ta zemat erreka pasetan zien handik?
- Errekak? errekie bat Sollube, bat dator erreka handidxe ur asko datorrena. Han dauz gero presak eta presan hartzen dozu ta due presatik errotara arte badue ubidetik. Ta gero handik gero handik beste errota batera. Hamen badau errota bat, beste errotie dau igual ba ehun metruen, beste errota bat, gero beste ehun metruen beste errota bat, etxitan. Haretara danetara dau beti uren ubidiek, ubidek, ubidek, ure dxuteko lekue. Gero errekatik aparte ba solutara pasau izen du ure erregateko letxugek eta berdurie eta hartzeko ure. Euririk ez deuelez eitten beti gusture, danan gustue, ba handik errotako uretik erregaziñuek eta horrek danak, mobimientu guztidxek urenak. Politto egoten izen da.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia