Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Labako sua nola eta noiz egiten zuen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Labako sua astean behin egiten zuen. "Ipixkixarekin" garbitzen zen labea. Ogia egiteko eman behar ziren urratsak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Laban sua sarri itten zan?
- Astero. Hemen be astero in bihar izaten neuen nik. Han be, etxien be itten zan, etxien amak itten eban, e, ni orduen gaztie nitzen; lagundu itten nutsen, baiña. Hemen astero in bihar. Labe-sue. Lan asko eukitten dau hak be, e. Labie, hari egurra kargau, hari ipiñi, erre hareik egurrok, eta gero ha zabaldu apur bat eta, danien egon dain ondo-ta. Eta gero zerakin batu, "ipizkixa" edo esaten gutsen, trapu bat ifinitta egoten zan makilla luze baten, mango zer baten. Harekin garbittu labioi, ta gero ogixak preparau ta sartu.
- Aldiko ogi mordue eitten zeuen zuk orduen.
- Dozena bat ero gehixao. Gehixao be bai batzutan. Hamabost… Opillek be itten nittuen batzuk, lenengo zertzeko, opillek eta. Bueno, labe-suek neke asko eukitten dau, e. Masie eitten be bai, makiñeik ez euen orduan, eskuukin in bihar masioi. Dana baten itten asko izeten zan eta nik bi zatittan itten neuen. Bestela ereitten eta masie zertzen, gozaketan neke haundixa euen. Bi zatittan, lehenengo bat eta gero beste bat, eta han ipiñi, eta ur berua ta biha dan moduan botata. Lebadurie-ta harrotu dadin, ta gero tapaute euki biher izeten zan arropa batekin, manta… han egoten zien hartarakotxe prepareutako manta, izara… Hotzittu ez dadin ein masie, bestela hozketan bazan ogixa txarra urteten euen, e. Lurran mudukue, ogixa, pesaue. Harrotu barik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia