Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ogia, taloa, artoa eta abar nola egiten ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hazgarria noiz, nola botatzen zen. Artoa. Taloak nola egiten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hazkarrixa, zela eitten zeuen azkarrixa?
- Hakarrixa bertati itxi itten zan lehenau. Bertatik zati bat itxi katxarro baten, katilluak-edo taza halako haundi baten itxi, ta gero gaiñetik tapauta, piku-orrixaz igual, ta aza-orrixaz igual ta tapetan geuen.
- Hori gure lana zan ta, ekarri in bihar aza-orri bat edo, piku-orri bat edo…
- Ha gordeten zan eta gero ha izeten zan. Ha nahastu biher izeten zan, uretan ondo nahastu biher zan. Bestela ez euen harek be bardin urteten gero. Ondo nahastu. Eta ure be ba, tamaiñuen, berugixa be ez, bestela azkarrixe erre itten zala berue bota ezkero. Tamaiñuen, berue biher zan, e. Bestela hotzaz be, ba, hotzittu ezkero ogixa ez da harroketan. Makiña bat indda gaz!
- Artoik itten zeuen; ogixa bakarrik ala artua be bai?
- Artue iñoiz in neuen, baiña gero labia atzera barriztau in euen eta ez euen ipiñi hain ona ta, artuek erreteko ezin zan, e, su asko in bihera zan /bizan/. Ez neuen itten gero artoik. Itten nittuen ogixek; eta gero, e, zerak, taluek. Oin itten dittue ba palan-ta; zenbat talo indda nauen... Puf! Esniikin jateko-ta, artozko taluek, asko. Bueno! Han mahi txiki gaiñien makiña bat indda nago ni… Pla!, pla!, pla! jo eta… Zenbat talo. Eta edarrak egoten ziren han, e. Zer barik eindde be majo harroketan zien, hazkarrixa bota barik be. Lelengo palan pasada bat, eta gero prasie apur bat atara atzera, ta gero parrillan ipiñi apurtxo bat, eta harro-harro itten zien. Ordun edarrak egoten zien. Orduen gustora jaten neuen, sasoe ona neukan euki be eta. Esniikin jateko izeten zan gehixen be e, esniikin. Berua euela ba bestela jateko be… Batzuk gustora jaten euen, sasoie eukenak. Neuk ez neuen hutsik jaten, baiña. Jaten euen bestela be. Dauen moduen esne barik be jan, babaakin eguerdixan ta, urdaixekin edo.
- Ogixan lekuen e…
- Bai, ogixan lekuan artua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia