Bermeo (Bizkaia)

Arropak eta orrazkerak

Arropak eta orrazkerak Zelako arropak erabiltzen zituzten azaltzen du. Emakumezko guztiek ez zituzten kuleroak "pantalonak" eta azpikogonak janzten, baina berak bai. Prakak, ostera, ez ditu sekula jantzi. Sekula ez da makilatu, baina ileak beti izaten zituzten dotore. Jostuna etxera etortzen zitzaien eta hark josten zizkieten arropak. Etxeko harrian garbitzen zituzten arropak, beti izan dute ura etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zelako arropak erabiltzen zituzten azaltzen du. Emakumezko guztiek ez zituzten kuleroak "pantalonak" eta azpikogonak janzten, baina berak bai. Prakak, ostera, ez ditu sekula jantzi. Sekula ez da makilatu, baina ileak beti izaten zituzten dotore. Jostuna etxera etortzen zitzaien eta hark josten zizkieten arropak. Etxeko harrian garbitzen zituzten arropak, beti izan dute ura etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelako erropak ibiltzen zenduezan?
- Bata, bata, batatxuek. Batatie zelan zan, “en vez de…” terlidxezkuek. Osea ke garbittuten soiñera. Eta beti guapa guapa.
- Beti guapa guapa, eta beti goniegaz ezta? Prakarik ez?
- Gonie azpiku ointxe be bai. Ointxe be bai nik.
- Baie prakarik ez, ezta?
- Pantalonak? Hori “que no faltaría” e, neuk e. Eso… ez nai izan pantalo bakue.
- A ez?
- Asko bai, asko pantalonik bez.
- Zuk bai?
- Nik bai, horretan garbidxe izan nai, garbidxe.
- Bai, bai, baina pantaloiak bai, baie prakak?
- Prakak ez, guk ez e.
- Prakak ez?
- Pantalonak eta batatxuek.
- Pantalonak bai, baina prakak ez.
- Ez, ez. Prakarik ez.
- Frakarik ez. Sekule?
- Orduen e, eta ez nauen jantzi be egingo.
- Ez?
- Ez nik.
- Orduen bernak eta beti ule barik ibilten ziñien edo zer?
- Honek? Galtzerdi barik asko.
- Eta ule barik?
- Galtzerdirik bez, kaltzetiñikaz.
- Ta uliek ze itxen zenduzan, kendu ala?
- Nik ezebez, hala hametik bez, arpeittik bez, eskutan bez, nik ez. Asko egon diz bizardunek.
- A bai? Ta koketatxuek eta ziñien?
- Zertzuk?
- Koketak, zaintzekoak-eta, orraztu ta makillau-eta?
- Ez, arpeidxen ezebez. Eguno bez. Gaztetan eguno bez. Orain, uliek ondo orraztute bai.
- Bai?
- Bai. Hori bai, baie arpeidxen ezebez.
- Ta pelukeria.
- Pelukeidxara bai.
- Non euen, Bermion, pelukerixie?

- Bermion pelukerak bertan bermiotarrak okin dxuz.
- A bai?
- Bai, okin dxuz.
- Ta non-edo? Nun? Pelukerixek nun euezan?
- Pelukeridxe? Ba eukitxen ixan du “Modestanekue” hartik behetik. Gero beste bat eukiten izan duu, non izan da? Eon diz hiru-lau, pelukeridxek egon diz e, egon diez.
- Gaztetan ze itzen zenduen, permanentetxue, edo zer?
- Nik ze eitten izan doten?
- Bai, permanentetxue edo zer eitxen zenduen?
- Eskolara karmelitasetara, hona ba hona karmelitasetara.
- Baina diñot, pelukerixen, permanentetxue edo zer itzen zenduen?
- A ezebez orduen nik, ule politxe okin dxot.
- A bapez?
- Ule ondulaudxu okin dxot. Ez, ondo.
- Lehen esan dozu erropak e, beti gonie eta holan eta, baiña erosi itzen zenduezan erropak ala egin, josi?
- Egin, josi.
- Josi?
- Josi.
- Zuk josten zendun?
- Holan batatxuek-eta, etxera etorten zan jostune, etxien josi.
- A, jostune etxera?
- Bai, jostune gure etxera beti.
- Zein zan hori jostune?
- Zelan?
- Jostune nor zan?
- Ahaztute dakot, harek hil zien. Harek jun zien, Jaungoikuaz.
- Eta gero erropak-eta garbitzeko?
- Etxien, harridxen.
- A baie ure eduki zenduen etxien?
- Gure ama eguno ez da juen errekara, etxien.
- A, moderna orduen. Ur ta guzti.
- Nire ama totala izan da garbidxe, ta imiek ondo jaztekue ta totala. Arraiñe saltzen ibiltzen izan da Mungidxera. Ordun gu ondo egoten izan gariz, ondo.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia