Txibertako bilerak, batasuna lortu nahian
Hizlaria(k):
Elkoro Unamuno, Jose Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-365-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Udaletxeko teilatuaren konponketa zela-eta hasi zuten harremana Telesforo Monzonekin. Geroago, herrian alderdi politiko asko eta zatiketa handia zegoelako, kezkatuta, harengana jo zutenean, EAJrekin eta ETArekin (orduan hiru ETA zeuden) bilera egitekotan zegoela esan zien. Jose Luis arduratu zen gainontzeko alderdi politikoei bilera horretarako deia egiteaz. Txibertan (Hendaian) egin ziren bilerak. 1977ko martxo inguruan hasi zituzten bilerak. Ekainean lehenengo hauteskundeak ziren. ETA prest agertu zen armak uzteko, baina hasieratik baldintza bat jarri zuen: frankismo garaiko presoak askatzea. Alderdi guztiak ados agertu ziren, EAJ kenduta. Hainbat bilera egin ziren arren, ez zuten adostasunik lortu eta batasuna puskatu egin zen. Jose Luisek dio erabakiaren atzean PSOE egon zela, EAJri autonomia-itun bat eskaini ziolako. Baina, hauteskundeak pasa ostean, ituna bertan behera utzi zuen PSOEk.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:08:44
- Erref: BER-365/054
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskal gatazka , Politika » Hauteskundeak , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » 60ko hamarkada eta trantsizioa (1970-1980)
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!