Jose Luis Elkoro Unamuno
Bergara (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Elgetan jaioa, bertako eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak. 11 urterekin interno bidali zuten Gasteizera, Batxilergoa egitera. Gogorra egin zitzaion hango giroa, erabat erdalduna. Bueltan, aitarekin hasi zen lanean tailerrean. 18 urtetatik Bergaran egin du bizimodua. 27 urterekin Elay enpresa sortu zuen, Antzuolan, euskara-plan aitzindari bati esker gaur egun euskaraz funtzionatzen duena. Enpresari bezala ez ezik, herrigintzan eta politikagintzan ere nabarmendu da Jose Luis. Birritan izan zen Bergarako alkate. Alkartunahi elkartearen ordezkari gisa hasi zen zinegotzi lanetan eta, alkate izendatu zutenean, hainbat proiektu ipini zituen martxan herrian. Alkate Mugimendua ere sortu zuten, Euskal Herri mailako aldarrikapenekin. Amnistiaren aldeko batzordean parte hartu zuen, ikurriñaren legeztapena negoziatu, Xiberta negoziazio-mahaia antolatu... 1977n Herri Batasuneko sorreran egon zen eta geroztik ibilbide luzea izan du ezker abertzalean: Madrilen diputatu, Gasteizen legebiltzarkide, Gipuzkoan batzarkide... Hainbat saiakera egin zituen ETAren eta Espainiako gobernuaren arteko konponbidea lortu nahian. HBko Mahai Nazionaleko kide izateagatik kartzelaratu zuten, eta 18/98 auziarekin lotuta ere zigortu zuten. 'Egin' egunkariko administrazio kontseiluko presidentea izan zen. Bereziki 80ko hamarkada bitarteko kontuak jaso ditugu egin dizkiogun bi elkarrizketetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-365 | 2022 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria | ||
BER-366 | 2022 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria | ||
BER-375 | 2023 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute