Burgosko idazkaria urte luzez Bergarako Udalean
Hizlaria(k):
Elkoro Unamuno, Jose Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-365-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jose Luis alkate egon zen sasoian, idazkariaren papera garrantzitsua zen. Idazkaria Burgosetik zetorrela jakitean, hori saihesten ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu. Udalean dena gaztelaniaz egiten zen eta berak asko sufritzen zuen horrekin. Andereño batekin hitz egin eta behintzat aktak euskaratzea lortu zuen. Idazkari lana egiteko pertsona euskaldun bat jarri zuten, baina ez zuen lanbidea ezagutzen, artean ez zegoelako idazkari euskaldunik. Udaleko langileak ondoen ezagutzen zituen Donato Gallastegi jarri zuten hari laguntzen, baina hala ere ezin. Urte luzez egon zen idazkari erdalduna, harik eta Donostiara joan zen arte.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:04:32
- Erref: BER-365/035
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!