Bergara (Gipuzkoa)

Gasteizko kolegioan irakasle falangistekin izandako arazoak

Gasteizko kolegioan irakasle falangistekin izandako arazoak Gasteizen ez zuten bereizkeriarik bizi izan euskaldunak izateagatik; harreman normala zuten. Eskolan falangeko kideekin bakarrik izan zituzten arazoak: gimnasia ematen zien irakaslearekin eta "Formación Nacional" irakasten zienarekin. Beraiek kirolean onak izatea ez zitzaien gustatzen. Gasteizen txapeldun geratu eta Madrilera joan behar ziren Espainiako txapelketa jokatzera, baina beste batzuk bidali zituzten. Irakasle falangistari protesta egin ziotelako, berari eta Errenteriako ikaskide bati falangeko irakasgaian ez gainditua jarri zieten. Hori gabe ezin zuten errebalida egin eta larri ibili ziren. Irakasleak begitan hartuta zeukan Jose Luis, behin Alfa lantegiaren inguruan hitz egin ziolako.
Gasteizen ez zuten bereizkeriarik bizi izan euskaldunak izateagatik; harreman normala zuten. Eskolan falangeko kideekin bakarrik izan zituzten arazoak: gimnasia ematen zien irakaslearekin eta "Formación Nacional" irakasten zienarekin. Beraiek kirolean onak izatea ez zitzaien gustatzen. Gasteizen txapeldun geratu eta Madrilera joan behar ziren Espainiako txapelketa jokatzera, baina beste batzuk bidali zituzten. Irakasle falangistari protesta egin ziotelako, berari eta Errenteriako ikaskide bati falangeko irakasgaian ez gainditua jarri zieten. Hori gabe ezin zuten errebalida egin eta larri ibili ziren. Irakasleak begitan hartuta zeukan Jose Luis, behin Alfa lantegiaren inguruan hitz egin ziolako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia