Euskararen erabilera familian eta kalean
Hizlaria(k):
Elortza Gabilondo, Joxe Mari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-362-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amarekin eta osaba-izebekin harremana euskaraz. Bergarako hiru kale nagusiei begiratuta, Goenkalen eta Artekalen denek euskaraz egiten zuten; Barrenkalen, berriz, gaztelaniaz. Bera bizi zen Bidegurutzeta kalean eta San Pedron ere denek gaztelaniaz, nahiz eta euskaraz ulertu. Amak eta izebak beti euskaraz eta hika. Aitak elizan denbora asko pasatzen zuen eta, haren eraginez edo, gaztelaniarako joera zuen. Artekalen bizi zen lehengusuak euskaraz egiten zion Joxe Mariri eta berak gaztelaniaz erantzun.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:05:26
- Erref: BER-362/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!