Joxe Mari Elortza Gabilondo
Bergara (Gipuzkoa) (1950)
Biografia
Bidegurutzetan jaioa. Aita bertakoa zuen, eta Lasagabaster ehun-lantegian egiten zuen lana. Ama Bergaran jaioa zen, baina Antzuolako Gorla baserrian bizi izandakoa. Bost senidetan gazteena zen Joxe Mari. Bergarako eskola publikoan ibili zen lehenenego, gero Eibarko La Sallen, eta Valladolidera joan zen Kimika ikastera. Euskaltzaletasunak bultzatuta, bueltan Bergarako ikastolan egon zen irakasle moduan. 1976an, berriz, Donostiako EHUra joan zen, eta Kimikako fakultatean jardun du erretiroa hartu arte. Aitzindarietako bat izan zen klaseak euskaraz ematen. Kimikako hainbat liburu itzuli eta idatzi ditu euskaraz, eta 2012an CAF-Elhuyar saria eman zioten euskarazko testugintzan egindako lanarengatik. Rosa Mari Areizagarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-362 | 2021 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute