1955. urteko "Orbea" bizikletak 1500 pezeta balio zuen
Eibarko kultur ondarea
Hizlaria(k):
Osoro Alberdi, Rafael
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-337-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orbea markakoa izan zen bere bigarren bizikleta. 1.500 pezeta ordaindu zituen EIbarko Ibarkurutze kalean zegoen "Salaberria" bizikleta dendan. Ayra-Durex lantegian astean kobratzeko ohitura zegoela dio; larunbatero 200 pezeta kobratzen zituen eta hilabete amaieran likidazioa jasotzen zuten. Hilero 1200 pezeta inguru jasotzen zituela dauka gogoan. Bizikleta, irrati, ordulari eta antzerakoak oso garestiak izaten ziren sasoi hartan.
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Mikel Aparicio Azpilicueta - Izaskun Gaston Balerdi
- Data: 2018(e)ko apirilaren 06a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: BER-337/013
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!