Rafael Osoro Alberdi
Osintxu auzoa; Bergara (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Osintxuko Ontzola (Oronsola) baserrian jaio zen 1932. urteko urriaren 24an. Ama ere baserrian bertan jaioa zen; aita, berriz, Elgoibarkoa zen. Hamaika senidetan bosgarrena zen Rafael. Bederatzi urterekin hasi eta hamabi urte bete bitartean Osintxuko eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak. Pare bat urtez morroi egon ostean, Soraluzeko "Eugenio Argarate" torlojugintzako fabrikan hasi zen lanean. Hamalau urte zituen orduan. Soldadutza amaitu zuenean sartu zen Eibarko AYRA DUREX lantegian. Autoentzako ordezko piezak eta "Destroyer" karabinak ekoizten zituzten garai hartan. Erretiroa hartzeko garaia iritsi bitartean jardun zuen Rafaelek Ayra Durex-en.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-337 | 2018 | Eibarko ondare industriala | Mikel Aparicio Azpilicueta - Izaskun Gaston Balerdi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute