Bergara (Gipuzkoa)

Paseatu eta dantza, baina tabernetara ez

Paseatu eta dantza, baina tabernetara ez <p>Igandetan dantzara joaten ziren, baina azkenengo pieza hasten zenean etxera. Helduta dantza egiten berandu ikasi zuten. Ez ziren tabernetara joaten. Paseatu eta dantza.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandetan dantzara joaten ziren, baina azkenengo pieza hasten zenean etxera. Helduta dantza egiten berandu ikasi zuten. Ez ziren tabernetara joaten. Paseatu eta dantza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, hemen, irtetzen ziñan zu domeketan eta…?
- Domeketan, domeketan. Baiña, esaten dot, azkenengo piezia jo baiño lehenau etxera e! Hamabixak izaten zien azkenengo piezia joteko ta ordurako, azkenengo piezia hasten zanian, etxera.
- Hemen dantzara eta, bai?
- Honbre! Eta plazan! Ta, ba, ba, hombre, agarraua.
- Bai, klar. Baiña batzuk esaten zeben ez zala komeni arrimatzia, ez zala asko komeni eta…
- Ez, honbre, oso berandu arte ez giñuan ikasi hori, oso beranduan.
- Baiña orduan tabernetara-ta emakumia ez…
- Ez giñan juaten.
- Ez ziñan juaten.
- Keba! oingo moduan? pentsau bez! oin pintxo-pote ta oin horrek dare. Horrek oinguak die, lehen ez zauan holakoik, ezta pentsau bez!
- Orduan, emakumia tabernara ez?
- Keba!
- Paseau eta gero dantza?
- Paseo ta dantzan, plazan edo Espoloian ta kitto, se akabo!

Egilea(k): Olatz Diaz Carriet (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia