Neskak 14 urterekin lanean; ehun lantegiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neskak 14 urterekin hasten ziren lanean. Gezurra esaten zuten, berez 15 eduki behar zirelako. Algodoneran mordoa hasten ziren. Zazpi ehun lantegi zeuden, eta denak desagertu ziren pixkanaka. Bergara Textil eta Bizente Aranzabalena (Aranzabal, Mendiola y Compañia) izan ziren azkenak jausten. Ezin zuten Txinarekin lehiatu. Siderurgian bezala irabazteko greba egin zuten langileek, baina ezin zieten berdina eman.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: BER-326/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debagoieneko lantegiak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Ekonomia eta industria » Industria motak » Ehungintza, oihalgintza
Transkripzioa
- Emakumiak zenbat urtekin hasten zian lanian?
- Gazterik, neu be hemeretzi urtekin hasi nitzan. Orduan hamalau urtekin, gizurra esanda, gaiñera, fabrikara juan ta hamabost urte zeuzkela, zeaittik hamabost urtera arte ez zeben lagatzen hasten. Esaten zeben hamabost zeuzkela, baiña gero dokumentua erakutsittakuan, tranpia! Baiña tranpiakin asko hasi zien; hamalau urtekin-eta, bai, asko, asko. Hemen Algodoneran-ta mordua emakumiak, bai.
- Gaiñera, sasoi horretan textillak asko, ezta?
- Textillak danak. Hemen zazpi genden e! Eta juan giñan… kartak ipintzen die ba? ta putz ein ta jausten dien moduan, holaxe, banan-banan-banan. Gu azkenak izan giñen jausten. Guria Bergara Textil zan eta bestia Aranzabal, Vicente Aranzabal Mendiola. Bai, bai, Aranzabal Mendiola y compañía. Gu azkenak izan giñan jausten, baiña gu be jausi. Ezin zeikien konpetidu, zeatik Txinatik-ta hasi zien ekartzen telia oso merke. Karo, han jornalik ez zeben pagatzen eta hemen jornala pagau bihar zan. Honbre, gurian zenbat… huelgia in zan bakarrik, nahi zeben jornala siderometalurgiakuen moduan. Eta ezin zeikian. Harek irabazi eitten zeben, harek lan asko zeuken. Honek, Altos Hornos ta honek. Ta guk ez, textillak, ba, ezebez.
Egilea(k): Ignacio Dulanto Arriola (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!