Bergara (Gipuzkoa)

Frantziara joatea, frantsesa ikastera

Frantziara joatea, frantsesa ikastera <p>Legorburutarrak Frantziara joan ziren, baina berari aitak ez zion utzi; Kontxita Saizar era joan zen. Familia aberats samarrak ziren. Urte guztirako joaten ziren, ikastetxe batera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Legorburutarrak Frantziara joan ziren, baina berari aitak ez zion utzi; Kontxita Saizar era joan zen. Familia aberats samarrak ziren. Urte guztirako joaten ziren, ikastetxe batera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Batenbat ezagutu ziñuan Bergarako…?
- Kontxi, Kontxi...
- Ez barkatu, neskan bat frantsesa ikastera Frantziara jundakoik edo?
- Nerekin zerenak, batzuk , juan zien.
- Bai, e?
- Bai.
- Zein, e, baten bat izen…?
- Legorburutarrak juan zien.
- Legorburu?
- Bai ,e, Legorburutarrak juan zien Franziara. Neri aittak ez zostan laga ta hamen geldittu nitzen. Ama barik zelan nenguan, ba aittak esandakua itten zan.
- Eta Legorburatarrak eta besteik badaukazu goguan?
- Ez.
- Ez.
- Kontxita Saizar ta horrek be bai, Kontxita Saizar ta horrek be juan zian, bai. Horrek ya danak hildda dare.
- Eta ze izaten zan, hola, Frantziara bialtzeko ikastera familixak dirudunak ala…?
- Dirudunak, puxkat zeukenak, bai, puxkaat zeukenak. Gitxikin ezin zan juan. Ta gu, gu gutxikuak izango giñan ta hemen geldittu giñan.
- Joaten zien… udan joaten zien udia pasatzera edo…?
- Ez, ez, urte guztia, urte guztia, bai, bai, bai, ez ez gin…,
- Kolejixora ?
- Kolejixora, kolejixora.
- Bai, hori ez zan merkia izango!
- Ez, ez, honbre, asko bihar zan. Bai…

Egilea(k): Ainhoa Osa Arozena (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia