Dantza, sueltoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erromeriak. Dantza soltea ikasi zuen. Danbolina eta trikitia. Loturik ez. San Antonioko plazatxoan erromeria egiten zen.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: BER-270/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Lanetik aparte, hor, gerra denporan ta... gerra aurrian ta, erromerixak-eta egoten zien Bergaran?
- Bai.
- Iñora bez. Nik bakarrik dantzia sueltua ikasi neban. Sueltua bakarrik ikasi neban. Danboliña, eta gero trikitikixa, hauraxe sueltua, hauraxe jo eta hauraxe dantza itten. Agarraurik ez neban ikasi.
- A ez?
- Ez, agarraurik ez.
- Ta zeatik?
- Ba, ez dakit, ez dakit.
- Eta dantza nun itten zeuen… nun itten zeuein, han, San Antonion, dantza?
- San Antonion be erromerixia itten zan, prazuelan, han prazuelia haundixa. Ta han prazuelan, ta… San Antoniuak dienian-ta. Ointxe be itten da ta, ointxe be. Ointxe be zelebrau itten da San Antonio.
Egilea(k): Iker Alvárez (Ipintza institutua) , Iñaki Kortabarria (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!