Bergara (Gipuzkoa)

Eskolan jolasik ez

Eskolan jolasik ez <p>Jolasik ez zegoen eskolan. Ilaran joaten ziren, eta txalo jotakoan salto egiten zuten, hankak berotzeko, neguan. Mojak ziren maistrak. Internoak ere bazeuden ikastetxean. Herriko umeek ez zuten ordaintzen. Asko ikasi zuen. Gaur egungo umeek edukaziorik eta errespeturik ez dutela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolasik ez zegoen eskolan. Ilaran joaten ziren, eta txalo jotakoan salto egiten zuten, hankak berotzeko, neguan. Mojak ziren maistrak. Internoak ere bazeuden ikastetxean. Herriko umeek ez zuten ordaintzen. Asko ikasi zuen. Gaur egungo umeek edukaziorik eta errespeturik ez dutela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan ibili ziñenian ze jolas klase-ta eitten zittuein?
- Jolasak? Ez zeuan jolasik eskolan.
- A ez?
- [Harutz] Ikestera joaten giñan.
- Baiña rekreua ez zan egoten?
- Neguan bakizu ze itten giñuan? Ipintzen giñuzen holako sala libre batera, danok, geure filetan filetan, e? Filetan neska danak, filetan. Eta txaluak joten zeben eta saltoka itten giñuan genden lekuan, saltoka, hankak berotzeko!
- Hotz itten eben?
- Hankak berotzeko, bertan, saltoka, saltoka itten giñuan. Mojak zeren, maistrak, mojak. Eta harek diar itten zoskuen ta hainbeste miñuturako... saltoka, berotzen. Saltoka, saltoka itten giñuan danok, genden lekuan, ibili barik, geldi-geldi . Bertan salto ein ta “Bueno, ya basta”. Atzera filetan geure lekura. Han ez zan egoten beste jolasik.
- Eta rekreorik-eta ez zeuen?
- Ez zeuen! Guk, normalian, guk ez zeukaun. Akaso rekreua eukiko zeben dirua pagatzen zebenak. Pagatzen zebenak egongo zien han; “media pensión” ta “internas” ta zeren han pagatzen zebenak. Baiña gu herriko umiak... normalak giñan gu bape pagatzen ez giñuanak. Ez zan pagatzen, herrixan kontura. Eta haura itten zan, ba, debalde dana, debalde.
- Ta gauza asko ikasi zeuein?
- E?
- Gauza asko ikasi?
- Ikasi bai. Mojak zekixen dana. Harek zekixen dana: bide onian ipini eta betik elizarako bidiak emon eta… ondo, ondo erakusten zeben. Eskerrak han ikasi giñuana! Nik esaten dot gaurko umiak asko dare mojetan pasau bihar laukienak.
- Bai? Zeatik?
- Mojetan pasau bihar laukienak, edukaziño puxkat hartzeko. Ez dauke edukaziñoik errespetatzeko haundixaua, eta beste modu baten zaintzeko ostienguei. Hori ikasi bihar dau umetatik, umetatik. Etxian erakutsi bihar jaue, eta etxian ez bada, eskolan ikasi deixela, eskolan ikasi deixela, dana. Hori komeni da umietatik sartu deilla, edukaziño puxkat, errespetau bata bestiai eta hori. E… nik uste dot hori ez dala eskatzia asko.
- Ez, ez, ez da.
- Hori danondako normala ta onena izengo litzakela. Alkarrekin, bata parian pasau da ta: “Ola atsaldeon”, eta “bai, ondo?” ta “bai, ondo” , “aguur”, ta yasta. Baiña kaso indda alkarrei, ez txakurren moduan onduan pasau, kasoik ein barik, eta… Ez, ez, ez. Personak hori baiño jakinddurixa gehitxuao bihar da alkar errespetatzeko. Ezta?
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Iker Alvárez (Ipintza institutua) , Iñaki Kortabarria (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia