Angiozarko toponimia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-263-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angiozarko toponimia.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 02a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: BER-263/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Frakazar… Frakazar harutz […].
- Bai, han sakonunia Olaitturrittik han behian.
- Ha sakonunia Frakazarra da, bai. Oin […] ya ahaztu jaku ya…
- Bai, zela ez dien erabiltzen, ba… Ta zeuen basuei izenik eta…?
- Hau Errotabarriko […] Metala da, e? Hau Metala da. Hori Metala da. Hor… hamengo basuak… Otxoan basuak […].
- Hor basuak Otxoan basuak esaten dotsazue?
- Ez, danenak dare ta. Auskalo zenbat daren, baiña Metala.
- Eta Metaleko basuak eta horrek izenik badauke?
- Horrek danok eren izenak horrek, eron pusketak.
- Akordatzen zara zeu batenbatekin?
- Basobeltz bat. Basobeltz altutxuao dauena.
- Metaletik?
- Harutz, handikalderutz Basobeltz.
- Bolintxo gaiñian edo hola?
- Harutzao.
- Harutzao ondio?
- Harutzao eitten da Basobeltz.
- Errotia gaiñian edo hola?
- Ba, hortxe, hortxe, Basobeltz.
- Errotiatik, hola, gorutz? Ta besteik?
- Otsalei. Otsalei be bai, Otsalei hamengo basua. Zuenak be hortxe dare gaiñian. […] danok hor dia.
- Horko gaiñai zela deitzen dotsazue?
- Lopegaiña, Lopegain. Pagomendittik harutz Lopegaiña.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!