Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Petri esan dozuna, hori, ze da, inguru dana da Petri, hola?
- Bai, sail bat, sail dezentia. Petri. Zuek be Petri esango dotsazue hango basuai? Casimirok be bai ta… beste batzuk be bai.
- [...].
- Gero dator hurrengo Kiruta, haura txabola ingurua Kiruta esaten dotsau guk. Ta bestia, goixa, Kurutzeko gaiña esaten dotsau. [Beittikok] be Kurutzia esaten dotse, ta beste batzuk Kurutzealdea edo…
- Kirutako txabolia ta inguru dana Kiruta?
- Bai, […].
- Kirueta, Kirueta.
- Kirueta.
- Bueno, geuretako, e! Oin, erak, han ingurukuak, ez dakit zelan esaten dotsen.
- […].
- Kirutako txabolia ta inguru guztia Kiruta.
- Bueno, ba…
- Ta gero beste zati bat geratu dok [Martoko Rubenena] ta Elixalden gaiña ta Otxoan gaiñekaldia ta haura, ba, harek… Lindaraosteko gaiña, Lindarako gaiña.
- Aber, Lindaria esan dou… hauxe. Hau da Lindaria.
- Pistia egongo dok hor geiñera doiana, Elgetara doian bidia… motorrak-eta ibiltten diana.
- Bai, lehen be ibili gara horren billa, baiña ez dou topau.
- Hau Arangurentxo…
- Bai.
- Garbe, Kiruta.
- Hementxe bixen bittartian, hementxe daok…
- Lindaraostia…
- Lindara hau da, bai. Lindara. Hamentxe nunbaitten. Hau oin sei urte etaratakua da?
- Hemen, Amarraitzeta edo […] ezautzen dozue zerbait?
- Amarraitzeta, bai. Amarraitzeta da, ba, Lindara, hoixe, baso hoixe.
- A! Lindara-baso da Amarraitzeta?
- Bai. Guk… Klaro, papeletan dao Lindara ta beti Lindara esan dotsau, baiña izen bat hori… badakit izena dana, askok Amarraitzeta esaten dotse. Bai, Amarraitzeta. Horrek, gure basuai Amarraitzeta esaten jotsek. Nik… [Artizko] Patxiri entzun najotsan lehelengo hori, [Artizko] Patxiri entzun najotsan lehenengo Amarraitzeta, ta honek Izaldittarrok be Amarraitzeta esaten dotse. Baten… klaro, guk ointxe […], ta uezaba zahar bati entzun notsan esaten: "Aquel monte se llama Amarraitzeta". Bueno. Baiña eskituretan, eskriturak emon osten ta dao Lindara. Ta esan notsan [zalduanai] be, gero beste bati esan notsan, semiai, beran semiai: "Ese monte se llama Amarraitzeta", "No ese monte se llama Lindero". Ta eskrituretan dao. Baiña Amarraitzeta da lehengo… ba, zonia esaten dotsen lekua, itxuria. Kurutzeko gaiña be ez […] batek be ta Petri be igual ez dau eukiko, baiña… zonia. Amarraitzeta hoixe da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia