Bergara (Gipuzkoa)

Ubera auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko toponimia Basalgo auzoarekin eta Elgetarekin mugan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau Linderia esan dozu dala hau, ez?
- Linderia.
- Lehengo Linderia.
- Aber, lehengo lindaria, Elixalden, hamen, hau. Hau [rasta] gora. Ba, hau Idarraiñeko sailla dok hau, hi. Hau dok, ba… […] piñurik ez zeuanian hartutakua. Ondo daok hori. Bueno. Orduan, hau honaiño, honaiño esan juau Gaztaiñazabal horraiño. E? Hau dok Asulaiturri.
- [...].
- Bale. Ta gero handik gora beste sail bat Urpuntua. E? Errekia hor ikusiko dok gero.
- Errekia? Vamos a ver… Urkitza?
- Bai, Urkitza.
- Hemenditxik, hemenditxik zihar hor.
- Bai, hortxe doia… Klaro, hau, hau… zona bat hamen Urpuntua.
- Bat.
- Urpuntua hori. Urpuntua esan ezkero, ba, inguru dana hartzen da. Ta gero horren parian, horren parian gora… Hauxe izengo dok Larrosingo… zein dok hori?
- Itxoin, e. A, horretxen billa […]. Uste dot hauxe puntiau izengo dala, markauta datorrena. Hauxe izengo da Larrosin puntia, gaiña.
- Gaiña, bai. Baiña esan juau gaiña Agarremendi ipini bihar dotsaula izena.
- E…
- Agarremendi puntia.
- Bai? Puntia Agarremendi da?
- Bai, bai, Larrosin dok beheko zulua dok eta. Guk beti hola esan dou.
- Alde guztittatik edo bakarrik…?
- Ba, mendixa…
- Alde guztietatik, Agarremendi edo bestela Asulagaiña.
- Bai. Ta oingo mugarrixa badakizu nun dauan? Hamentxe mendixan hur-hurrian dao.
- Hau esan dozue…?
- Agarremendi. Ta Larrosin ondio ipintteka dao, ezta?
- Bai.
- Hori lehenau ipini bihar zan, behetik […].
- Hor joiak Anduriko pista haura ta hortxe mugarrixa, zera, Elgeta ta Bergara separatzen dabena.
- Oin hortik Agarre Zeziara zuzen.
- Larrosin orduan nundik nora?
- Larrosin dao hori baiño… hori baiño lehenao, Urpuntan gaiñekaldian dao Larrosin.
- Urpunta hemen esan dozu.
- Bai, ba, Larrosin hauxe da.
- [...].
- Bueno. Hemen basarri bat ikusten da.
- Hori Asula. Hori Elgetako partekua da, e!
- […] bestia hor gertuan nun dao, ba?
- […].
- Asula, hau…
- Bi dare hamen, e?
- Hori txabola…
- Bat eskumarao ta bestia ezkerrera Beizu.
- A, bai! Hi hau ez, ez dok hau Agarremendi, e!
- Ez?
- Ez, hori basarrixa dok hau Asula, ta hau Beizu. Honek bixok Elgetakuak dittuk.
- Asula zein da hau?
- Bai.
- Eskumako hau.
- Ta bestia?
- Beizu.
- Bueno. Orduan, Asula hau bada…
- Ta hau? Hau […] hau solo hau?
- Pistak hor goiko gaiñeko zerak…
- Hori Beizukozabal…
- Hementxe gutxi gorabehera egon bihar da tontorra…
- Bai.
- Hauxe izango da tontorra.
- Bai. Beittu hemen zela daon, e?
- Ondo dator.
- Hemen dao Beizu…
- Ondo dator, bai.
- … Asula ta gutxi gorabehera zati berdiñian…
- […].
- Ke, ba, baiña mapak…[…] oso diferenzia gutxixan.
- Hauxe da tontorra.
- Zenbat altura dauka?
- Agarremendi?
- Seiscientos y pico?
- Seiscientos trenta y cuatro.
- Bai. Ta ez dauka buzoirik, e? Ta, baiña, hoixe ingurua dauka.
- Bueno. Orduan, hau zan… bixa, bi.
- Eta hamen zein esan dou [dala]…?
- Larrosin esan dou hor.
- Orduan, tontorra hau da?
- Agarremendi hau da.
- Hau esan dou…
- Hau Urpunta.
- Bai.
- Ta hamen…
- Bixen bittartian…
- … hau Larrosin, goittik behera hau baiño beheratxuao, ba, hau Larrosin. Hortxe dator, ondo datoz horrek.
- [...].
- Bale. Bueno. Hor inguruan zer daukau gehixao?
- Oin horrek ostekaldera pasauko dittuk, eztok? Ya hamendik… Hori dok… zerana, hau dok han ostekua, Olarixan basua dok hori gutxi gorabehera.
- Ostia…
- Ostia. Hori ya mendixan bestekaldera doia. Bai. Buelta eitten dau. Gaztandola-ta hemen egongo dia nunbaitten! Bergaretxe ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia