Bergara (Gipuzkoa)

Uberako erreken izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ubera auzoko erreken izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, lehenengua hor Jalotza ta Markiei bittartetik datorrena. Errekatxo horrek ze izen dauka?
- Zezierreka.
- Zeziaerrekia. Bestekaldetik han Okandi ondotik pasatzen dana?
- Haura [Urrupain errekia…]?
- Ez, goittik datorrena, hor Urrujolei aldetik-eta datorrena.
- Bai, ba, Urrujalei errekia guk esaten dou geuk; Uberan ez dakit ze esango daben.
- Zeuek zelan?
- Urrajalei errekia. Urrujalegi, Urrujalai, basarri bat dao […], Urrujalei errekia. Horrekin…
- Bale. Gero…
- Hor Markierrekia.
- Markii eta Idarra bittartekua Markierrekia?
- Bai, Markierrekia, bai.
- Gero hemen markauta dao, hor Errotagain edo horra datorrena, erdi-tapauta edo daukena, hor Egurbide txikittik behera datorrena.
- A! Eskonbreria…?
- Horrek badauka izenik, […] errekatxuak?
- […] errekatxuan izenik…
- Txikixa izengo da hori ta guk handikaldekua, ba… erreka txikixa zela dan. Ergutxiki… [etxe bateko] errekatxua edo…
- Bueno, ba, ez dauka…
- Ergutxikin sartzen dok, Ergutxikiraiño…
- […]. Ba! Haura ez dok… Txikixa dok hori ta.
- Txikixa da izan.
- Ta gero Esperantzara datorrena bai?
- Bai, hori Urkitzaerrekia.
- Urkitzaerrekia, bai.
- Urkitzaerrekia.
- Bueno. Horrek Urkitza horrek gero bi arrama dauzka. Horren izenik…?
- Bai.
- Horren izenik bai?
- Iruerreka bestia.
- Zein eskumakua?
- Handikaldekua.
- San Juan aldekua?
- Bai, bai.
- Ta bestiak?
- Urkitza errekia esan dou bestia. A! Bi… bueno, handikaldekuak?
- Bueno, hemendikaldekuak.
- Iruerrekia ta bestia, ba, hoixe, Urkitzaerrekia.
- Urkitzaerrekia. Horrek bat eitten dabe ta kitto. Ta Esperantzan [sortzen] da.
- Bueno. Errekatxuena… Hor [Dormiko] Agarre Zezia ondotik doia ramal bat eta bestia doia Elgeta zuluan gora.
- Bai.
- Horren… horrek bereizten dia?
- Horrek zerok […] partiziñua goixan. […] ez dakiu. Errekalde.
- Errekalde [da goren…].
- Errekalde dao han zer bat, basarri bat, jausi [eindda]. Baiña Elgetako partian dao. Baiña handitxik dator hor zuk esan dozun ramala. Errekalde errekia ipiniozue ta…
- Bueno… Bai?
- Bueno, bestela, Elgetan be esango doskue…
- Hori […] esango leukie ze izen ipintzen dotsen. Handik be Uberara ekarri dabe ura. Ta hamen Iruerrekatik ointxe eruan dabe ura zerera, Izaletxebarrira ta ointxe eruan dabe ura nahikua. Edarra!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia