Bergara (Gipuzkoa)

Aldaiegia auzoko toponimia; baserriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-257-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aldaiegia auzoko toponimia. Aldaiegia auzoko baserrien izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […] ikusten dana?
- Bai.
- Hor bizkarretik [… errekatxoraiño ez dok sartzen]. Alde bateko mugarrixa beheraiñok ikusten dok ta gero harutzao jaukak beste sail bat. Guazen [lehelengotik]. Ezkerrera zuzen gero...
- Aber eutsixon honi, Aran.
- Lastimia zuan denporia hain mozolua egon biharra!
- Bai.
- Ta Gaittaokuak hori hemenditxik haruzko hori barrankuori hori dana ikusten dok ondo.
- Irutontorreta…
- Zein da?
- Hau doia hola, gutxi gorabehera.
- Bueno, hemen azulez darenak die errekak. Eta berdez daren honek tontorrak die. Orduan, […], hau jungo litzake hola. Orduan, aber... Zuen basarrixa, Gaztelu, da hau.
- Bai.
- Orduan, hau da Angiozarko errekia eta hemen dao Irutontorreta.
- Bestekaldera.
- Hola izango litzake.
- Orduan Errosaixo basua, hor, numeroik bajauka?
- Nun jaok gure etxia?
- Zuen etxia da hau.
- Hori? Hau Beltxorrena, Aldaietxebarri, Aldaietxia, honek txaletak, hau Aldaiazpikua, hau Askasibarbolua, [txalet] berrixa ez jak? Honek zeintzuk dittuk?
- Horrek Beitzibarrak.
- A, Bergara aldera Amuxkibarrak, Beitzibarrak... Beitzibarrak horrek?
- Bai. Bueno hau ermittian behian…
- [Ekoona], bai, hori dok, [Ekoona], bai. Ermittia, bestia Beitzibar, Amuxkibar…
- […]
- Aber hau? Lehen esan dozuna, Errosaixo basua, hori? Numeroik jaukan horrek?
- Hogeta sei?
- Hogeta seixa don?
- Ez, ez, ez. Hogeta hamaika.
- Orduan don Irutontorretatik... hauxe ingurua don. Hogeta hamaika? […]. Aber, hau Askasibarrera doian errekatxuau, izanik bai horrek? Hemen Irutontorretatik behera dator.
- Otsalierrekia. Bueno baiña, kamiñotik… Kamiñua nun jak hemen [Angiozarko bidia]?
-Hau da. Hau da Askasibar basarrixa...
-Askasibar basarrixa... Askasibar boluko bidia [zabiz], ezautzen dot nik hau kamiñua. Itxoin, itxoin, itxoin. Honek errekak dittuk.
-Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia