Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia; errekak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-255-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko toponimia; errekak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hortik behera errekatxuak izenik bajaukak horrek?
- Hortik beherako errekatxuak batari esaten jakok, ba, Etzabalgo errekatxua ta beste bat Ulamendikua. Ta beste bat jatok Olitturrittik. Olitturri hau dok, eztok, esan dok?
- Bai. Hortik hasiko gaittuk. Aber. Lehelengo beherutz doian errekatxo horrek…?
- Olitturrittik Frakazarrera jatok errekatxo bat.
- Errekatxo horrek ze izen jaukak?
- Olaitturri.
- Olaitturriko errekia. Fuera.
- Beste bat jatok honutzaotik Ulamendi.
- Hurrengua?
- Bai.
- Bertan aldetik? Olaitturri aldetik?
- Bai.
- Etzabal alderutz?
- Etzabal alderutz.
- Horrek ze izen jaukak?
- Ulamendi errekia guk betik. Beste txiki bat jatok Etzabaldik behera ta danok eitten juek behian bat eitten juek horrek. Hik ezautuko dok hemendik harutz goiazela, hau pistian topian, errekatxo bat zelan kruzatzen dan…
- A, bai, bai…
- [Auleta] parian ez, e? Harutzao, e! […] ixa atzenien, e! Haraxe juntatzen dittuk horrek hirurok.
- Bai, bai, bai. Horrek Etzabal paretik doianorrek ze izen jaukak?
- Errekatxuak?
- Bai.
- Etzabalgo errekatxua hori.
- Lehen esan doun txabolian ingurutik […] pasatzen dok?
- Bai, hantxe… hasi be hantxe [inguruan] eitten dok; txabolian inguruan hasi eitten dok hori errekatxoori.

- … hemen markauta jak han beherao, ya Auleta parian urtetzen jok baiña bestekaldetik. Pagomendi baiño beheraotik…
- Pagomendin beste aldetik.
- Alde beretik.
- Pagomendin alde beretik?
- Bai, Auleta ingurura han behera urtetzen jok. Txiki bat dok, e! Igual egon be ez dok eingo, ez jakixat.
- Bai, bai, bajak, bai. Oin igual, klaro, piñua ta sikatu eingo dok, baiña lehen errekatxua bastantia zuan hori. Munabetik laster.
- Bai, hori dok.
- Pagomendi pare-paretik behera […].
-Bai. Horrek izenik bai?
- Illerreiko errekatxua horri.

- Lehen esan juau hiru horrek juntatzen dian lekuan Frakazar, ez?
- Bai.
- Hor gero Sustraitza aldetik beste bat jatok beherutz.
- Hoixe, Olitturrikua.
- Bestekaldetik?
- Bestaldetik hor errekatxorik ez dok egongo.
- Sustraitza aldetik ez?
- Sustraitza aldetik ez.
- Ez?
- Sustraitza barrenera jatok, ba, Olitturrikua.
- Ta gero hor Larrañaa aldetik-eta datorren hori?
- Horri Auleta errekia esaten dotsau.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia