Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko toponimia; tontorrak, baserriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; tontorrak, basoak, lautadak... Baserri-izenak; desagertutako baserriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, holako erdi-txabola moduko bat eindda jak. Lehen zihero ezebe barik egon dok, baiña zeoze indda jak, bai. Ez dakit zeiñek ein daben, baiña ha da Sustraitza.
- Ba, uezabak! Zeiñek eingo juan, ba?
- Batenbatek erosi pusketan bat eta zeoze igual. Ez jakixat nik.
- Ta Arraibetik gero segi harutz ta…?
- Kanpazar aldera Olaitturri.
- Ez, lehenao hemen agertzen jaku beste tontor bat, bere… Arraibe pare-parian.
- Bai. Haixe dok horrek esaten dabena, Etxebarri, eta hari ez [jaat] zela esaten notsan neuk be. Izena harena Arraibe dok ha tontor bata.
- Bai, Arraibe baiño altutxuaua.
- Gero bidia joiak Olaitturrira ta Arraibera eskumatik, ta hori hik esaten duana beste… ha txikitxuaua dok, ezkerretik daukena, Olaitturriko itturrira bittartian. Danai Arraibe esaten bajotsek be ez jakixat, e! Eztakik? Danai esaten badotse be.
- Bai, inguru guztiai igual…
- Esango jotsek igual. Neuretako bai, e?
- Hori zailla izaten da…
- Bai. Ta gero, ba, handik aurrera Olaitturriko itturrixan parian goixa, ba, Olaitturriko gaiña esan izen dotsau.
- Olaitturri izango da hau, ez? Errekia jaiotzen dan inguru hau?
- Bai, hoixe dok Olaitturri. Hantxe jaiotzen dok uroi.
- Han pagadixa…
- Bai, bai, hor. Ta goixai Olaitturriko tontorra. Kanpazarko zera be bai, baiña Olaitturri dok ha ingurua. Ta gero handik Gontzarrira bittartiai Lasarte gaiña.
- Ta gero handik Gontzarrira artekua [Txabolazuri]. Guk hala esaten [gendun].
- Bai, bai.
- Bueno, ta ya hori… hori ya Angiozar errekia, ez?
- Bai, Olaitturriko errekatxua.
- Ipini Olaitturriko errekatxua. 6.
- Olaitturri sortzen dok eta beti Olaitturriko errekatxua. Ta hor goittik behera, ba, Frakazartik behera. Frakazar be… beheko zuluai Frakazar esaten jako. Gero [Fiñeta] be bai, handiko Gontzarriko etxeostekuai. Beste errekatxo bat han be sortzen dok.
- Hemen dator errekatxo bat…
- Horrek danok hara faten dittuk, baiña bat dok Olaitturrikua.
- Bai, hau da Olaitxurrikua.
- Bai.
- Gero hemen eskumarao dao beste bat, txiki bat.
- Hori… Gontzarri alderao, eztok?
- Bai, baiña hemendikaldetik, e? Baillaran ya hemendikaldetik.
- Bai, bai. Hori Osiñeta.
- Osiñeta.
- Hori bestiori…
- Ta ya behe-behian hemen daukau beste errekatxo bat… hau ez dakit, Munabe ta…
- A! Hori, zera, Etzabalgua. Gero honek danok, ba…
- Aule-ta baiño han beheratxuao [daren] Larrañaga azpittik-eta doien errekatxo hori?
- Hori Loittiko errekatxua, Loittin hasten dok eta. Lehen basarrixa zuan han be.
- A, bai?
- Sagastako kruzian baserrixa? Hoixe! Ha be desap…
- Ze baserri?
- Loitti.
- Hemendik zihar, ez? Han gaseoduktua […] pixkat beheratxuao?
- Bai, bai. Sagastako bidiak [ekintzen] daben pare-parian.
- Gaiñian zeuan?
- Hor kamiñuan, kamiñuan. Goiko… Oin kamiñua, lehen bidia zuan. Bide-bidian.
- Hoixe entzun barik neuan.
- Alde bateko urak Bergarara ta bestiak Elorrixora faten ei zian.
- Zihero despareziduta jak, e! Ezta hormaik be ez, e!
- Hori entzun barik neuan ni sekula.
- Loitti? Beste bat zera be bai hor basarrixa izandakua…
- Agarre.
- Agarre. Oin txabolia jak. Julian “Zabaleta”k jaukak. Handik Zabaletara bittartian txabolatxo bat han pistapian.
- Hauxe izango da.
- Agarre?
- Bai. Auletako Jose Franziskon aitta-ta handik etorri ei zian.
- Sagastatik Auletara kamiñuan [aldapia] doia… Sagastatik Zabaleta gaiñera kamiñua…
- Bai, han Loitti jeuan, e! Han Loitti. Ta Agarre jak pixka-pixkat haintxe Zabaletara bidia hartzen dan lekuan azpitxuan. Txabolia indda jak.
- Hortxe. Zabaletarako… hori kamiñuori Zabaletatik bueltan jeuan lehen.
- Oin txabolia […].
- […] txiki-txiki bat.
- Txabola txiki-txikixa ez, e!
- Bueno… Oin ez jakixat zenbate…
- Oin daona, e! Hemen mapan behintzat…
- Bai, bai. […] kamiñuan azpittik.
- Kamiño azpixan, bai. Pistan bat edo…
- Bai, Zabaletarako pistia. Lehen […] Zabaletatik bueltan jeuan […].
- Hemen Sustraitza paretik beherutz doian errekatxon bat? gero Olaitturrikuakin elkartzen da… Hau txikixau igual ez dakit…
- Hori, ba, Sustraitzako errekatxua goittik behera.
- Behian?
- Bai, han Frakazarrera goittik behera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia