Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko toponimia; tontorrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; tontorrak, basoak, lautadak... Baserri-izenak; desagertutako baserriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joe, Azalgete ipini barik ez laga, mutillak!
- Hori?
- Lopetik Gontzarrira bittarteko gaiña. Ba, zuen txabolia badao, […] txabolia? Haretxen gaiña.
- [...]
- Ta gero Pagamendi be famosua da.
- Hoixe!
- Handik Gontzarrira bittartekua.
- Pagamendi.
- Eske hemen mapa hontan ez jan ta. Hauxe izengo don Pagomendi.
- A! Pagomendi 17xan.
- Pagomendi beste tontorra da, ez?
- Bai, bai.
- Bai, bai, [… solutik] gora eskillarak darena […] laura.
- […] lautadia [dok] Pagomendi. Ha […] zuan.
- Obispuena […], gero oin ez dakit zela daon, baiña…
- Handik egurra […].
- … […] edo San Migel monte edo…
- Elixara handik ekartzen zuan behintzat egurra abadiendako ta.
- Hor Pagamendittik, bueno, Manddaa aldera begira jarri ta ezkerretara hemen “ruinas” edo agiri da. Etxen bat jausitta edo.
- Zera hor…
- Etxia jausitta? Gontzarri.
- … Gontzarri gaiñekua. Bueno, Gontzarri zuan lehen han… Pagamendittik… [bueno], oin Gontzarrira bidia hartzen dok…
- […] Gontzarri hamendik…
- Bestekaldera, e, hemendikaldera.
- Baiña bertantxe.
- Bai, han zelai bat bajak eskumati –Gontzarrin, konparaziñuan, hori- Gontzarrin txaletera erromaria jak, eztok? Pixkat beste Gontzarrira bittartian beste pista bat hartzen dok eta han eskuman zelaixa jak.
- Bai.
- Ba, hantxe zelaixan baztarrian ei zuan lehenao etxia, Gontzarri gaiñekua.
- […].
- […] barrixa ei da hori, gero einddakua.
- Bai, bai, bai.
- Hori, “ruinas”, haixe. Gontzarriko txabolondua esan izen jotsau guk, baiña lehen gero… oin ezebe ez jak han, ez hormaik eta ezebe, baiña gure denporan txabolia egon zuan. Oin ezebez, oin zelaixa bakarrik. Ez jakixat piñu sartuta ala zelai dauen be, zela dauen be. Baiña zelai egongo dok seguramente. Hoixe dok Gontzarri gaiñekua. Oin, ba, bestekaldera pasauta jaukek. Gero txaleta be eindda jak, baiña ez, Agustiñek etxia lehenau han ei zuan.
- […] Gontzarri gaiñekua dok?
- E… Bai. Gontzarri gaiñekua ez, Gontzarri hamendikua.
- Hamendikua.
- Hamendikua ta Handikua esaten […].
- Handikua ta Hemendikua esaten jakok.
- Bai, hola dok, bai.
- Bueno, ta gero hementxe daukauz tontor batzuk markauta. Hau Sagasta da, hemen…
- Sagastatik Burdiñua aldera?
- Ta gero… Bai.
- Gaiña?
- Ya Kanpazar aldera gutxigorabehera bidian parian. […].
- Kanpazar aldera Arraibe lehelengo tontorra. E! Arkazena. Hau…
- [Gara-sailletik] gora Arkazena.
- Sagastatik hona Sustraitzara bittartian ezkerretik dauena Arkazena lehenengokua.
- Sustraitza…
- […].
- Bai, Arkazena hori.
- Ta Sagastatik hori gorakuori zela dok, ba, Añabarta?
- Añabarta bestia. Sagastatik Burdiñua aldekua, Zabaletako etxaburuan Añabarta.
- Gero han Arkazenatik beherutz kamiñua segidu ta kurbia eitten dau kamiñuak eskumatara.
- Bai.
- Kurba hori pasau ta han ezkerretara dauen tontorra?
- Ha Arraibe.
- Arraibe? Han zer bat dau, tumulo bat edo… [Kanpaluarri] edo zera. Hor -bueno, ez dakit nik— antxiñako sepulturan bat edo zer bat dao ipinitta han. Aranzadikuak-eta ipinitta dauke han.
- Bai, nunbaitten hor zeozetan ibili zittuan bai.
- Pare hori da, ez?
- Hori jak, konparaziñuan, Arraibe hau…
- […].
- Larrañagara-ta kamiñua hartzen dok Sustraitzan. Larrañagara pistia ta bestia Elgetara.
- Bai.
- Ta Larrañagara […] etortzeko, ta […] handik Kanpazar aldera, Kanpazarko… [hola] doiana, Olaitturrira bide bat. Ta Kanpazarrera […].
- […].
- Ta Sustraitza bera zeri esaten dotsazue, hor Arraibe ta [Arkazena] bittartia edo…?
- Hor Sustraitza basarrixa zuan.
- Ta nun zeuan hori?
- Hantxe…
- Beheko lau-lauan.
- … Lamaiñara-ta kamiñua hartzen dok, ba? Kamiñutik Lamaiñara ta Larrañagara ta pistia.
- Pista hori ze da han sozidadia edo dauena han? Han parian han sozidade bat eta han…
- Sozidadia?
- Sozidadia edo…
- Zeoze […] holako edifizio [zeren bat].
- Bai, zeoze, bai… Bai, haintxe. Han basarrixa zuan. Ha Sustraitza.
- Hantxe zan, ez?
- […].
- Errebueltia baiño piska bat lehentxuao?
- Bai, bai, Sustraitza.
- […].
- Bai, bai, zeoze egon bihar jok, bai.
- Basarrixa zan, ezta?
- Basarrixa zan, bai, formala. Joe! Basarrixa zan gerra denporara arte.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia