Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko erreken izenak eta kokalekua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; errekak, presak, errotak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errekatxo horri izenik bai? Amatiño…?
- Bai, hori Aibarko errekatxua, Aibarrera urtetzen jok horrek eta.
- Zelan esan dozu horren izena?
- Aibarko errekatxua. Aibar dao, ba, behian. Hara urtetzen dau ta. Geuk hola deittu izan dotsau. Oin, ez dakit beste izenen bat badauka be, ba…
- Gero, beste errekatxo honi? Honek urtetzen dau Uberara.
- Bai.
- Hor errota…
- Errota txiki bat […].
- Errotagaiña edo…
- E?
- Hor Errotagaiña edo ipintzen dau. Uberan ya.
- Errotain. Hau, ba…
- Egurbide txikittik han eskumatik pasatzen da.
- Bai, bai. Hor errekatxua bat morduak eitten juek. Hori zeretik Ergubidetik eta, zerera, [...] bittartekua dok hori. Hori, ba… Ergutxiki… Ergutxiki errekatxua. Ergutxiki jak gertuen hor. Oin eskonbreria ta badauaz han?
- Bai.
- Behian, ba, Errotaiñera urtetzen jok. Ergutxikiko errekatxua.
- Hemen markatzen hasitta dao erreka bat.
- Hori…
- […] Egurbidezarra?
- Bai.
- Hau dok…
- Egurbidezarra eskumatara?
- Bai, bai.
- Hau dok Untzabason hasten dok hau errekatxuau, baiña Erguizarko errekatxua esan izan jako. Erguizar. Basarrixa be Erguizar dok, ba.
- Hasi nun esan dozu eitten dala?
- Untzabason.
- Hemendik zihar egongo da Untzabaso?
- Bai, geure basuan hasten dok eta.
- […].
- Untzabaso. Geure basuan hasten dok eta basuan izena Untzabaso dok.
- Bale, oso ondo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia