Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko erreken izenak eta kokalekua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; errekak, presak, errotak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori… Elixamendiko errekatxua esan izen jau guk.
- [...]
- Elixamendiko itturrixan hasten dok eta. Zuazketako etxostekua.
- Iruain ta mendittik bittarte hor… hortik behera.
- Bai, bai, bai, […] Elixamendiko itturrixak zertzen jok eta…
- [...]
- Bai.
- Baiña Boluko errekatxua…
- Boluko errekatxua [bertan…].
- A! Ta horrek urtetzen dau han errebuelta batera. Ta han dao zer bat, etxe txiki bat. Hari izenik emoten dotsazue? Etxia edo txabolia edo…
- Nun?
- Hori, errekatxo hori, errekiakin juntatzen da parian.
- Hori da [… errotia].
- Errotia dok ha.
- Salterrota.
- Salterrota.
- Hori, hori.
- Bai, bai, Salterrota dok ha.
- Hori, hori.
- […].
- Bai, Salterrotia.
- Salterrota, bai.
- […].
- Bueno, gero, hau Salterrota, hemen Gaiñekobolua daukau. Gero, bestekaldetik goittik behera dator hor Gaiñekobolua ta kanposantu bittartera errekatxo bat.
- Hori Boluko errekatxua. Hori… Ez! Jausua, Jausuako errekatxua.
- Jausuako […].
- Hemen Errotiara datorrena?
- E?
- Edo… Errotaberrira datorren errekatxua?
- Hori Metala. Metalako errekatxua.
- Bale. Gero hamen beste bat daukau, han Euzkitza paretik eskoletatik zihar doia Bolintxo parera.
- Hori Arbiaska. Hori zubixan pasatzen dok eta Arbiaskako errekatxua deittu izan jotsau.
- Bale. Aber, Bolintxo, Errotia, hemen Bolintxoberri… Bolintxoberri baiño lehenau, hor bestekaldetik, […]?
- Sakonaundi. Hor beste bat jak Errotiatik eta horra bittartian. Ez jak markauta.
- A! Hemen egon bihar dau, […]. Errotia parera urtengo dau.
- Hori dok Errekabittartia. Ta bestia, Sakonaundikua jatok presara errotako, badakik, presa zela…
- Bai, bai.
- Errekabittartia [hemen]?
- Bai, Errekarabittartia.
- Hori Errotiara doiena?
- Bai.
- Eta…?
- Beste hau? Loitxebarri baiño lehenau…?
- Hori Sakonaundi.
- Sakonaundi.
- Harek [presak eta harek] izenik emoten dotsazue?
- Lehenau argietxia zuan hori, […] geuk aparteko izenik ez.
- Han daon […]…?
- […] Iruauzo […] jaukak izena harek, sozidadia Iruauzo, hiru […] einddakua zuan, ba, argietxia. Oin errotia be bai horixe, horixe dok. Horixe dok, Iruauzo.
- Bueno. Hor Orbekotxo beherautik edo beste errekatxon bat edo…
- Bai, hauxe. Bi… bi […] hamenguak eta Orbekotxokuak… hori, ba, Uspeko errekatxua, Uspeko errekatxua.
- Hor ze esan dozu bi errekatxo darela hor? Zuena […]?
- Guria ta Orbekotxokua. Gero han behian han sagastixa dauan lekuan bat eitten juek. Bat eitten juek.
- Hau Altzuain izanda, hola edo jungo da, ez?
- Bai, bai. Bestiak Orbekotxokuak holako leku baten bat eitten juek.
- Holako zeoze.
- Bai. Bat eitten juek han behian.
- Bale, oso ondo. Loidibolu parera edo goittik badoia errekatxon bat?
- Bai, holako errekatxo kaxkar bat bai parian.
- Izenik bai?
- E?
- Izenik?
- Neuk, e…
- Loidibolun?
- Bai, Loidiko etxostera goittik holako errekatxo nano bat. Haren izenik… neuk dakittela ez. Honek bai. Hau… hau Askasibarbolura doiena. Hau dok Otsaleiko errekatxua, Otsaleiko errekatxua. Baiña honen izenik…
- Ta gero Urrangua be bai beste bat egongo dok.
- Urrangua hau.
- Bai, hori da Axkaxibar… Axkaxibarrera doiena.
- Bai, hau Urrango errekatxua. Hau hasi [arruatxuan] ta behera, […]. Urrango errekia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia