Bergara (Gipuzkoa)

Kokote auzoa eta Aranerreka; mugak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-252-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaur egun dena Aranerreka auzoa da, baina lehen Kokote auzoa eta Aranerreka bereizten ziren. Bakoitzean ze baserri sartzen zen. Mugak. Murinondo auzoarekin muga non dagoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A! Gero auzua, zuen auzua, zela da?
- Hau?
- Ze auzotan edo…?
- Aranerreka.
- Eta gero Anguako auzua?
- Hori Kokote auzua zan.
- Zan?
- Ta oin horrek plaka ta horrek ez dittue bialdu. Oseake...
- Ipintzen dau Aranerreka bakarrik?
- Aranerreka bakarrik. Ta gure zerak, loibiak, ez dau ipini. Haura ez daola ondo […] ta, haura Kokote auzua dala.
- Nun ikusi giñuan? San Juanen dare baserri batzuk "Izal" dienak.
- "Izal"…
- Eta, orduan, ipini dabe, aiuntamentuko plaketan ipintzen zeban San Juan auzoa, ta kendu ein dabe San Juan ta ipini dabe goittik "Izal", "Izal" auzoa.
- Ondo dao hori be. Eske dana da santua, zera, ta San Antonio, San Pedro ta San… hori… horrek ez dauke ze esanik! Hori da gauza bat samurra eta zera, ta juntatzen
zara danak igualakin. Ta harek bere lekuko izena haura da, esan nahi dot, balio bihar leukiena.
- Eta Kokote auzua nundik nora doia?
- Kokote auzua, ba, hasten da Itsasmenditik Anguara bittarte…
- Itsasmendi…
- Bueno, Itsasmendi ez da Kokote auzua, Angua bai. Santa Lutzia, Larrarte eta horrek […].
- Eta Zabaleta ta horrek?
- Zabaleta be ez, Zabaleta be Aranerrekan sartzen da.
- Eta…
- Bainña alderdi hontan […].
- Hauxe mas o menos… Aingelburu barruan sartuko ziñuke edo ez?
- Aingelburu hauxe da, ezta?
- Bai.
- Bai, Aingelburu barruan sartzen da.
- Kokote auzuan?
- Bai, bai. Erdizpurdiz, zeatik hor Zabaleta geratzen da…
- Bueno, igual erdiraiño izango zan eta…
- Bai, bai.
- Eta Aranerreka? Bolutik hona?
- Bolutik hona hauxe erreka inguruau behetik gora zereraiño… A! Hor beste bat, Turbinia, ipini dozue?
- Ez…
- […].
- Arane guenengua nun dao?
- Hemen. Hau izango da, bidiak hemen eitten dau kurbia.
- Bai.
- Hamendik behera… Orduan, bat.
- Bat. Eta hau ze da?
- Turbinia. Orduan, Aranerreka jungo zan Turbinaraiño edo gorao ondio?
- Ba, hortxe, hortxe, Turbiñaraiñok. Eta gero ya alderdi hontara ez da geratzen beste etxeik. Bai… geratzen dia alderdi hontatik, baiña harek urrin, Pagola ta Kostei ta horrek. Hortik ya […] junda. Hamen Irutxaboleta. Zabaleta nun [sartzen] da? Ba, hau da Irutxaboleta. Hemen… Irutxaboleta jartzen dau hemen?
- Ez, baiña…
- Gero honek hortik horrutz jarraitzen dau zerera, Pagolara. Pagola ta… Gero Muñao auzua beste aldekua, hori…
- A, bai…
- Hau hamen…
- Beistei, Larrañaga…
- Beistegi, Miaka hurrengo…
- Bai, hamen.
- Hurrengo Miaka… Eta honek… […] harutz ez dakit. Ez, horra Osintxu aldera jungo da horra, ezta?
- Bai, Mekolalde…
- Hamen basarririk ez dao, ezta?
- Ez, ez dao basarririk hor.
- Gorao zera… Laudatz ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia