Elorregi auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-249-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-249/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Arzubi…
- Arzubi da hau?
- Hau Isuskiza.
- Ipini behian beste mapia.
- Lehen gaizki zazen, zera, Gorosabel, zera, Kozabali Gorosabel… Zazen, zazen holan. Lehen zazen, lehengo planotan edo nik ikusitta daukatenian Kozabal holan, gurian Zigarrero, holan eta bestia, Isuskiza, holan zazen. Gaizki zazen. Bueno, ba, zona hau, hau zonaau…
- […].
- Irutontorreta igotzen dau honaiño, ezta? Bale. Bale. Hau zoniau ta gero hona behera be allegatzen da, [holan] dauka Osazulo, Osazulo esaten jako horri.
- A, dana?
- Bai. Hori. Ta hau da Kortatxo arrua, hau bestiau, hau errekatxuau ta […].
- Aber. Itxoin, itxoin, itxoin. Hori Epele da, e. Kortatxo…
- Ai dios! […].
- Barrenan egon giñan lehengunian eta esan zoskun hau Kortatxo.
- E?
- Ez… Hori Otsazulo ez zan?
- Otsazulo ingurua, baiña errekia eta hori…
- Oin eskonbreria eitten dabizena […], ez? […]. Bueno, ez dakit.
- Bai, […].
- […]
- Ta Osazulo zein zala esan otsuen? […] honutzatxuao […], eta gero hau kurutzia dauen inguruau, hau Txabolazar. Hori Txabolazar hor behien oin berrehun bat urte edo [zera zauen] txabola bat eta, zera, gusano de seda [hazten] zauen.
- Aiba!
- […]. Txabolazar. Ta gero bera beste… kontornua bera be Otsazulo barruan dao, zera, kontornua, zera, Otsazulo. Otsazulo.
- Inguru guztia da Otsazulo, orduan?
- Bai.
- Ta Zigarrero be Otsazulon sartzen da?
- Bai. Otsazulo rozau eitten da, ze Ziarrero Alkortabaso [zonian hartzen] da.
- A! Alkorta, Alkorta.
- Alkortabaso…
- Horren atzetik bagabitz.
- Alkortabaso praktikamente beheti hona goraiño da. Kasi…
- Oseake, bidetik…
- Bai, bidetik, esan dotena. Ez, bidetik baiño beherao, e! Horren, Barrenan…
- Txaleta hau da…
- Txaleta baiño gorao.
- Goraotik?
- Errezela […] Errezela be ya Alkorta da.
- Eske hamen jartzen zeban Alkorta izena. Hamen, tontor baten, hor Sospetxu eta Irutontorretako… artian, Angiozar aldera, eta iñork ez dosku esan.
- Ez dakit. Zeaittik hori Alkorta hori, Alkorta… nik ez dakit noizbaitten izen leikien honeik horren basuek edo nik ez dakit, zeaittik gehixen baten apelliduetatik ta hola etozen izenok.
- Ba…
- Ba, Otsazulo ta Errezela, zeaittik […], ezta? Baiña hori Alkorta ya apellido… emoten dau dala, ez dakit. Bueno, ez dakit. Hau nun, nun dao, ba?
- Hau da Irutontorreta, hau da Sospetxu…
- Sospetxu…
- Hau Otsaleierrekia hau, Otsalaierrekia…
- … Angiozar aldera…
- […].
- Ta iñork ez dosku esan hor Alkorta. Igual konfundiduta edo…
- Nik [ere] ez [nakixan]… zerak, basuan horrek… eskriturak […] guriak eta gero erre zanien Barrena “Bai, hau Alkorta dok” eta… berdiña, Barrenakuek be Alkorta […].
- Oseake, Irutontorretatik behera?
- Bai, ba, Irutontorretatik, ba, gure basarrixa baiño zeoze –esango dotena- zeoze goraotik. [Zeaittik] ya honek […lekuek] edo honek aiuntamentuko terrenuek ez dakit. Ez dakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!