Elorregi auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-248-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:05:02
- Erref: BER-248/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Gero bestekaldia [eitten dozue], kamiñuan bestekaldia? Horren izena badakitzue?
- Pikua ta Albitza?
- A!
- Pikua ta Albitza.
- Hori ikasi giñuan, bai.
- E? Pikua ta Albitza.
- Julianek, Elkorokuak.
- A, bai, e? Harek esan otsuen, e?
- Eta gero Barrenakuak be bai. Baiña hori gaitzizenak dia, ez?
- E… Gaitzizenak, bai, hola ipinitta. Lehenao ribalidade haundixa egoten zan sasoe baten. Hola… Pikukuak modalidade baten izeten zien irabazten zabenak eta bestetan albiztarrak eta hola.
- Hau ze zan?
- Errekazarra edo…
- Bai, Errekazarra. Hori dok, hori dok, ba, nun markau juau? Uno. Hamendik bajatzen dan errekatxua dana. Baiña lehenao, sasoe baten, horra juten zittuan erropak garbitzera danak. Hor Errekazarra euan albergia edo zera. Horra erropak garbitzera juaten zittuan lehenao andra danak. Asto gaiñian hartu erropak eta […] eruaten zittuen harek lehenauko harizko izarak-eta be bai. Eta lixibia eittera horra juaten zittuan. Bueno, zer gehixao esan neikek, ba, nik?
- Hemen Isuskitza inguruan bazeuan zeoze hola partikularrik?
- Horko basuen izenik eta ez jekixat. Horrek Zigarrerokuan esango dotsue hobeto. Horrek beti bizi izen dittuk hor eta ondio hor jarek eta… ez dakik? Horrek gehixao esango dotsue. Oin hor… Isuskitzan […] egongo dok batenbat hau, zera, jabik… Zabaldo ezautzen dozue? Esto… zuk ezautuko dozu.
- […]
- Bueno, mendixan izenak esango dostat. Hau uno ipini juau, […]. Gero hemen… hau mendixan izena Arraska. Hamen… hemen. Hamen jak basarrixa, eztok?
- Bai, bai.
- Hamen, hau Arraska esaten jakok mendi honi Arraska mendixa.
- […] Metaliturrixa daon lekuan?
- Hori da. Hori da. Hori da Arraska mendixa da […] esaten jakuan lehenao behintzat.
- [Errekatik…] txabola moduko bat agertzen jaku.
- Nundik?
- Ba, Suspitxu hau bada ta hau errekia, hemen txabola moduko bat markauta dao.
- Hori, klaro, eske hor…
- Hau da…
- A! Hori, zera, Sospetxun bertan! Bertan jak Sospetxun txabolia.
- Suspitxun goixan bertan?
- Bai, bertan honuzko Kotzaola aldera hatorrela jak Irabiengo txabolia jak hor.
- A! Hori apuntauta… [apuntau…].
- Bai?
- Bai, hori Angiozar aldian […].
- Ta beste txabolaik ez juat uste. Kotzabal gaiñekaldian bai, geure txabolia. Baiña beste txabolaik… Kotzabal hamen, ba, holakotxe […] txabolia jak. [Haura], gaiñera, zabalik egoten dok.
- Gero [honek], bidian dauen kamiñueruen zera bada, hau bidia, eskuma… bueno, alde hontara errekonduan dao sail haundi bat labrauta-ta azaltzen dana, Zaldumendikuana edo dana.
- Zalgomendikua. Zaldumendi ez, e! Zalgomendi.
- Zalgomendi?
- Zalgomendi.
- Baiña San Prudentzion zela esaten da?
- Elormendi.
- Elormendi?
- Elormendi. San Prudentzio Elormendi da. Elormendi.
- Baiña San…
- “Elormendi auzoa” San Prudentzio, Kamiñuan-ta ez dozue leidu?
- Bai, bai. Baiña Zalgumendi basarrixa Zalgumendi esaten da?
- Zalgomendi bai, Zalgomendi.
- Elorregi, ezta, kamiñuan? Elorregi.
- Bai, auzua Elorregi. Auzua Elorregi.
- Ba, hamen kamiño onduan daren sail horrek badauke izenik?
- Sail haundi bat dao hemen lau-laua dana.
- Hor Isasi pasau eta kurbia…
- Bai, baiña izena… ez dakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!