Elorregi auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-247-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-247/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bai. Dauka izena Albitza. Hau… alde hau danau. Alde hau danau Irutontorretaraiño Albitza.
- Baiña izena da ala gaitzizena da?
- Ez, izena. Bai. Hori zeatik bedarraatik edo zeatik dauen ipinitta ez dakit, ezta? Baiñe…
- Hamendik gero…
- Hemen, hemen…
- Errekatik Irutontorretaraiño doia?
- Bai, bai.
- Olaraiño?
- Bai, bai.
- Eta auzuak ze izen dauka?
- Elorregi.
- Elorregi?
- Elorregi. Lehen San Prudentzio… bueno, San Prudentzio ermittiaatik… Lehen Elorregi zan. Auzua Elorregi. […] San Prudentzio. Baiña hori 1840an Elorregi zan. Ta gero, itxuraz, parrokixie ein zanien poliki-poliki jentia hasi San Prudentzio esaten ta San Prudentzio. Baiña bere izena Elorregi da.
- Eta gero hau Epele alde hau ze da? Epele auzune bezela konsideratzen da?
- Ez, ez, ez, ez, errekia bera da hori.
- Nun dao mugia Angiozar eta Elorregi…?
- Hementxe.
- A, hor…
- Bai, hementxe dao.
- Hortik Irutontorretaraiño?
- Bai. Hor inguru hori da. […] mugarrixa hementxe dao behekua; goixen […].
- […]
- Erreka hau zela esan dozu?
- Hau Kortatxo erreka.
- Ta lehen esan dozu Kortatxo arrue…
- Bueno, Kortatxo arrue, arrue, arrue.
- Arrua ta erreka berdiña da?
- Bueno, bai. Berdiña ez da, baiñe… Arrua da zulo… zera, zulue.
- Bai, terrenua edo…
- Bai, bai.
- […].
- Ba, “valle” edo […]…
- Bai, bai, bai.
- Arrua da…
- Otsazulo ta Kortatxo arrua gauza bera dia?
- Ba, bueno… Otsazulo nik ez dakit seguru nun dan, ezta? Baiña horrek esan dau, bertan hemen Ziarrerokuak esan dau, erak Kortatxo arrua esaten dotsela. Bai.
- Beste zeoze okurritzen jatzu hemen inguru honetan?
- Bueno, hemen… hemen bertan entenditzen gara hau aldiau Albitza ta beste aldia Pikua??]. Zera, hau berau, ba, esaera moduan, ez dakit zeatik dan, […] errekatik alde hontara dana Albitza ta beste aldetik… Baiña zeatik dan ez dakit, lehenauko esaerak die ta.
- Elkorokuak… ze izen zeukan Elkorokuak?
- Julian.
- Elkoroko aittita izango da…
- Julian, bai.
- Harek esaten eban zera balitz bezela, gaitzizena balitz bezela.
- Albiztarrak eta pikutarrak.
- Bai, bai. Nik ez dakit zeatik dan.
- Behintzat…
- Bai, zeatik errekatik alde batera Albitza ta beste aldera Pikua. Ez dakit nik […], zeatik edo nundik datorren ez dakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!