Bergara (Gipuzkoa)

"Izaldixa" barruan sartzen ziren baserriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Basalgo auzoko toponimia. Gaur egun San Juanen sartu arren, lehen zonalde bati "Izaldixa" (Irazabaldegia) deitzen zitzaion. Honen barruan sartuko lirateken baserriak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, beste auzua edo auzo-unia… hor… iñok be ez daki, Casimirok gogor eitten dau, baiña…
- Zera, Izaldixa?
- Bai.
- Onbre! Izaldixa sagraua dok. Oin San Juanera jakek dana emonda hori izenez behintzat aiuntamentutik, baiña… Ze esaten jok Casimirok?
- Joe, harek Izaldixa. Harek txapan be tatxauta dauka San Juan be ta…
- Bai, eztok?
- Onbre!
- Bai, ba, etxia be Irazabal ta Izaldixan zeak dittuk eta, Irizabal […].
- Ze basarritzuk izango zian horrek izatekotan, zerak, Izaldixa?
- Izaldixa? Ba, Aizkar ya San Juan dok. Izaletxebarrin hasi, Beittixa, Izal, Izal haundixa eta gero Sakona…
- Itxoin, Izal haundixan apuntau… 32. Izal haundixa eta sakona.
- Sakona, bai. Ta Elizalde.
- Elizalde.
- Eta Artizak.
- Artizak be bai?
- Ta Atxoteixak.
- Atxoteixak be bai?
- Artizak bi, hemendikaldekuak Izaldixak, e? Bestiak ez. Eta guria be bai Izaldixa zuan lehen. E?
- Bai, goraiñok.
- Bai. Oin kamiñua-ta hortik daukaula, ba, ya gu Basalgo moduan […] garek, baiña guria Izaldixa zuan, bidiak be hortik eta dana.
- Bai, lehengo bide zaharra…
- Bai. Honetxek, horretxek [dittuk]: Atxotei bixak, Artiz bixak, lau, Beitti bixak, sei, Izaletxebarri zazpi, Izal zortzi, Sakona, beatzi, Elizalde hamar ta guria hamaika.
- Eta ermittia. Ermittia edo…?
- Bai, Santikutz.
- Bale.
- Hori Elizaldekua ta eindda eukiko dittuzue, eztok, behekuak-eta?
- Bai, bai.
- Ortuburua ta, [… izena]. Eztok? Elizaldetik gora gurera bittartian.
- Ez. Ortuburua?
- Bai. Hor deposittua badaok, ba, Elizaldetik gora lehelengo deposittua ein dan barrixa ta?
- Bai.
- Horri Ortuburua esan izen jotsau guk beti.
- Bale. Hor [Artizabal] deposittua edo… bueno, Fagorran deposittua […eta daren] alde horri?
- Ez… hori… Gerooko izen bat bajok, baiña hori ez dok… originala ez dok. Hor Urpartilekua esaten jakok hari gaiñai, baiña Urpartilekua seguramente izango zuan ura eruanda jauken hamen ta handik […] izena edo… Bastante lehentxuaokua dok hori, baiña…
- Urpartilekua, e?
- Urpartilekua, bai.
- Hori nun…?
- Zera, Fagorran deposittuak daren lekuan esaten jakok horri.
- A, bai, e?
- Urpartilekua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia