Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko toponimia; tontor eta sailen izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kurutzeondo.
- Bale. Kiruta… Kiruta txabolia, ta inguruko lautadiak badauke izenik?
- Ez Kiruta jaukak horrek. Bai. Gero beste bati esaten… handik Kurutzera bittartekuai Goikolaua esaten jako beste zati bati, Elizaldeko sail bati, lautadatxo bat jak hola. Goikolaua.
- Bale.

- Albizuri, gero Gallastegitorre aldera eitten dau beste, hola, makurrune bat.
- Bajadatxua, eztok?
- Bai, bastante laua eta…
- Bai.
- Harek ez dauka aparteko izenik?
- Ez, Albizuri dok haura inguru gaintxua ta… Beherao bai. Gallasteitorretik Ibarrolara bittartian jak beste holako zer bat. Hari Malkorra esaten jotsek.
- Bai, Gallasteitorretik Ibarrolara bittartian?
- Bai.
- Gain bat?
- Bai. Ba, gain txikixa dok, baiña lautadatxo bat eitten jok hola. Ibarrolatik-eta beittuta tontortxua dok eta hortik lautadatxo bat ya handik behera hasten dok ya. Bide baten… bide-bidia joiak bertan gaintxotik behera.
- Bi dauzkau ta bixetatik edozein izan leike. Hau…
- Gallasteitorria, por ejenplo, zein dok? errekatxo bat…
- Gallasteitorria hau.
- Bai. Ibarrola?
- Hemen. Ta hau da errekia. Erreka bixak hemen juntatzen dia.
- Plaentziatik datorrena hau dok, eztok? Behetik gora. Hau Gaztandolara doiena izengo dok ta hori bestaldera doiena.
- Ez, ez, hau da Gaztandolara doiana.
- A! Hau dok Gaztandolara doiana?
- Bai. Oin apuntau Gaztandola hemen nabil ta. Erreka bixak hemen bat eitten dia. Malkorra edo hori zein da hau ala hurrengua?
- Malkorra hemen izen bihar dok.
- Baiña sakona da?
- Ez, gaintxua.
- Horretxek ez dosku kuadratzen.
- Ez, e?
- Ze dau Gallasteitorretik gertu dago ala…?
- Bai, urrin be ez. [Gallasteitorretik], ba, bostehun bat metro?
- Bostehun metro?
- Holakotxe bat.
- […] errekia hau bada…
- […].
- Lautadak-eta markatzen jittuk? Zeoze bai, eztok?
- Bai, lautadak dia arraixa artian separaziño… hueko haundixa daonian. Hemen dago bat dexentia. Hor bide bat doia erdittik…
- Ba, hoixe dok, ba, holako luzengia dok lautadatxuoi ta hoixe izengo dok, ba!
- Honi… zelan esan dozu?
- Malkorra, Malkorreko gaiña esaten jotsek horri.
- Bale. Hamen eskumetara edo dao hola sakonuna bat nahiko zera…
- Bai, hari be hona Plaentziako regatara behera juaten dok… ura hasten dok hor behien hor zuluan, Gallasteitorretik ostien zulo-zuluan bertan.
- Bai, bai.
- Ba, hori izengo dok, ba.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia