Elosu auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-242-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:41
- Erref: BER-242/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Tontor honek ze izen dauka?
- Hori Itxumendi.
- Itxumendi?
- Gero Altzasu. Sozidadia izengo da hori.
- Bai. Onduan beste sozidade bat edo dau?
- Bai, Askagain.
- Askagain? Artasoro gaiñian tontortxo bat dago, mendi-punta bat. Izenik badauka horrek?
- Hau… izena eukiko jok horrek, baiña neuk ez jaukat horren…
- Hori Josek jakingo dau.
- Ez, ez jakixat, ba… […].
- Jarraittu eingo dou. Hau kantinia izengo da. Bidia jarraittuta… Honek hau… ze izen dauka kantinia ala…?
- Bai, bai. Ta gero hor beste hiru sozidade egon bihar juek illeran.
- Txiki-txiki bat…
- Bai.
- Ze izen dauka horrek?
- Horrek zerak-eta jaukek Joseba [… Azkarate lehen] haren sozidadia dok hori. Ta gero bestia Larrañagana.
- Ez dauke izenik?
- Ez, nik dakidala ez, behintzat. Eukiko juek horrek be izena, baiña…
- Hemen tontortxo bat, beste tontortxo bat…
- Itxum… edo… Aizpurutxomendi, Aizputxomendi, Aizputxo. Ta gero hor lautada bat egongo dok.
- Bai.
- Lautada hori Aldaola.
- Bale. Gero…
- Hemen, zerian, Altzasu inguruan-ta hor beste sozidade batzuk be jarek. Hor [goiko basuori ta danak…] harutz.
- […] Antzuolan jarek.
- A! hori Antzuola?
- Antzuolan jarek. Ya… Altzasuti haruzko errekatik haura dana Antzuola dok.
- Itxumendittik harutz jarraittuta tontorrik tontor, hor behian bidia kurutzau ta beste segiduan beste tontortxo bat dago.
- Zer aldera? Bergara aldera?
- Bergara aldera.
- Hori dok Loidi.
- Lehenengo tontorra?
- Bai.
- A! Hori da, e?
- Hurrengua, pixkat beheratxuao daona?
- Loiditxiki.
- Hori… tontor hauxe, horretxen izenik…
- Gero beste bat dao… haundiña, ingurukoik haundiña.
- Bai, bai.
- [...].
- […] Eider.
- Eider ez, Eider hemendikaldian dao.
- Eidergaiña izengo da, e…
- Amestiko bueltatik haruzko haura.
- […].
- Ta hori Sakonaundi.
- Sakonaundi.
- A, bai.
- Sakonaundi.
- Baiña mendixak Sakonaundi […]?
- […].
- [Garisaille] behien dao, e!
- Zabaleta burue Sakonaundi.
- Beste izenen bat ete dan hor errezelua badaukat, ba, nik…
- Harek mendi-puntak beste izenen bat eukiko dabe…
- Neberetara, Neberak.
- Bai, bai, Neberatara Beheko laua eta haren gaiña ez dakit… Ipini leike Neberak. Neberetagaiña edo… Neberetagaiña.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!