Goiauzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Angel Arriaran - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko urriaren 02a
- Iraupena: 0:05:02
- Erref: BER-241/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Kontra-kontran hementxe, bidetik… etxetik eta bidera bittartian. Hauxe.
- Etxera bidera bittartian?
- Bai.
- Ez, ez, haura kuadro bat da, han zenbat […] egongo dittuk, ba?
- Ta hor inguruan beste saillik edo izenik eta?
- Hau Lamiñoko etxeazpixa. Hau Aizpekua.
- Aizpeko…? Aizpeko etxeazpixa? Etxeazpixa edo ze esaten dotsazue?
- Aizpeko euzkialdia edo…
- Hor Lamaiño onduan bajak beste txabola bat agertzen dok, txabola txiki bat?
- Itxoin, itxoin.
- Hau da guria.
- Izenik emoten dotsazu horri edo…?
- Soo haundixa dauka horrek izena.
- A, Eguzkialdia esan dozuna?
- Bai.
- Dana bat da?
- Bueno, oin bi zati dare: bat da bestekua eta bestia guria. Hau guria ta hau bestekua.
- Ta ze izen emoten… bestekuai ze izen emoten dotsazue?
- Ez dakit.
- Ta zuenai? Soroaldia edo…?
- Soro haundixa.
- Ta Soro haundixa ta Euzkialdia gauza bera da? Leku bera? Ala bi leku die?
- Bi… dibididuta dare, egon.
- Eta bati Euzkialdia eta bestia Soro haundixa edo…?
- Ez dakit, ba, nik ze ipiniko jatzuen. Guk geuk Soro haundixa dauka guriak izena; […] honek sekula izenik ipini jauenik… Ba, ipinizu dana Soro haundi, baiña Soro haundixa hauxe da.
- Hemen Aizpen hortikaldera, honek beheko zelaixei-ta izenik emoten dotsazue?
- Egon, billauko dittuu. Hau Lamaiño etxebarri, hau Ortuzarra…
- […] kruzian daona ezkerretara…
- Hauxe?
- Bai.
- Hau gasa pasau zan inguruan [etaratakua izango da… hau]…
- Bai, bost edo sei urtekua da, bai. Bai, gasana izango da hau bai.
- Ortuzarra eta hau Bideburua.
- Bidian eskumaldian?
- A, hola, zelai moduko lautadatxo bat?
- Hau… sail handixa dao hemen, e! Sail haundixa dao.
- […].
- Bideburua. Hau Zabaldua.
- Etxia ta bidian tarteko hori?
- Bai.
- Bidetik gaiñekaldera daona.
- A, hori, bide kontrako hori daon hori?
- Bai, […].
- Hor kaiñoiak egon zienak gerra-denporan?
- Bai, kaiñoiak egon ziena. Kaiñoiak hor ez zittuan egon, hamen egon zittuan kaiñoiak, Lamaiñetxeberriko saillian. Harek zian burdiña pillak bota zittuenak horra! […] zerok, granadok, baiña zelako pillak! Tolduakin tapauta. Ta jaurti! Bota! A discreción, e!
- Harek etaratzen eben zera, estelia, e?
- Ta atzetik beittuta ikusi eitten zian. Atzetik beittu ta ikusi eitten dia, pelotia modukua […]. Bai, majiña bat […].
- Eskapada edarra ein giñuan ta…
- Bai, harrazkero […]. Bueno, hau esan dou Zabaldua. Hau be bai, e!
- Hori be Zabaldua?
- Bai, hau be bai.
- Horixe izenori sekula entzuteke nenguan, ba, Felix…
- Bai, e?
- Bai.
- Honek Zabalduak dia bixok. Hau, hau […] hau horkua da, baiña ez eiezue ipini ezer. Gero hau… hau be Zabaldua, bestekua. Hori be Zabaldua. Eta hau, honen azpikua… bidia ez da ikusten hor ondo…
- Hau da bidia.
- Ez, hori ez, […] beste bide bat dao hor…
- Hau zein da?
- Askatzu.
- Askatzu basarrixa da hau… Hau San Marzial.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!