Bergarako herriguneko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bergarako herriguneko toponimia.
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-240/030
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Aber, itxoin, itxoin, Txorietxia ze da aldapia?
- Bai.
- Eta etxe hori?
- Etxe hori, ba, Txorietxian zeuan etxetxo bat. Guk hari esaten gontsan Txorietxeko etxia. Bai han Txorietxeko etxe haretatik goratxuao…
- Aldapatxo hori [Txorietxia] ta bestia Txorietxeko etxia?
- Bai, danai esaten gontsan Txorietxia. No sé por qué. Txorietxetik ziher etxera etortzen giñan gu.
- Bai?
- Ta han txabola…
- Itxoin, aldapia ze numero ipini dozu?
- Larogeta bost… Larogeta lau.
- Aldapa hori han trenbideraiñok. Hor trenbidia markatzen dau?
- Bai.
- [Goixan dao]. Trenbideraiñoko hori aldapa hori behetik gora eskillarak zeren hor beheko zinetik goraiño, trenbideraiño.
- […]
- Ta lehen Txurrukaneko etxiak bi esan dozue…
- Bai, eske Txurrukaneko Txurrukaneko benetakua, amandriana-ta zan hau euzkixa daon oin esan dotsuetenau.
- Basarrixa.
- Bai. Ta gero horren semia, Felipe Txurruka, bizi zan beste beheko etxe horretan lehen ipini dozuen etxe hortan eta hari be, ba, Txurrukanekua esaten gontsan. Danak zien familixakuak, baiña autentikua Txurrukaneko etxe basarrixa hori, zeatik hori kale-basarrixa zan hori, oin Burdiñaten eindda daon […]. Ta hango zaltaixan euki zeban gero Ezenarrok, ba, Txurrukanekuan loibiak euki zeban, ba, automobillak arreglatzia […].
- Txoritxikittik hurrengo daona zein da Burdiñate edo hori?
- Hori Burdiñatek horrek ez zeukan izenik guretako, Santanako [kondia] beste izenik ez zeukan horrek.
- Hemen Burdiñate ipiniko dou ala…?
- Ez, Burdiñate ez da gure denporakua. Oin ipinittako izena da hori.
- […]
- Ba, ipini nahi badozu, [oin halaxe] esaten jako.
- Holan, zuek be oin holan…
- Bai, bai, holaxe esaten dou guk. Hori oin dala hogei bat urte edo […ipinittako izena da Burdiñate]. Ta gero ya Santanako palaziua, beheko kondian etxia.
- […].
- [Oin] casa cultural ta horrek kaballo-etxiak eta kaballuak zaintzekua ta ez dakit zertzuk.
- Santanako palaziua?
- Santanako palaziua hori. Ta atzian kaballuen zaltaixa edo esaten jakona.
- Hori, orduan, zela esan dozu?
- Nun zoian hori?
- Azkenengo esan dozuna da Santanako palaziua, baiña beste izenen bat daukala edo, ez?
- Guk Beheko kondia.
- Beheko kondia?
- Bai. Beheko kondia ta Goiko kondia zien, ta guretako, izenez, bata conde de Villafranca ta bestia ez dakit ze zien, baiña…
- Baiña etxiai Beheko kondia?
- Beheko kondekua, bai.
- Oin […] Jauregi edo…
- Bai oin izen berrixak dare danian.
- Eta horrek hor atzian kaballuak edo euikitzen zittuela esan dozu…
- Bai, hala esaten zeben, haura atzeko…
- Aparteko izenik ezebe ez dau eukiko?
- Ez, ez, Beheko kondian etxia.
- Ta gero gora hor elizia edo ez dakit zer daon.
- Ermittia.
- Santana ermittia, bertako Beheko kondian kapillia hori.
- Eta hor ermittatik kamiño aldera beste etxe bat dao.
- […].
- Kamiño onduan be badao…
- Kamiño onduan.
- Haura zan… Kamiñeruana.
- Kamiñeruan etxia.
- […]
- Oin be han dao hori.
- Bai. polit askua, gaiñera.
- Ta gero, ba, Santana ermittian ondo-onduan Bolu basarrixa.
- Pegante?
- Ez, aparte, e? Puskat aparte.
- Bueno, aparte, baiña hau ta hori balitz bezela edo hola.
- Hori […] edo? Aurrekuan beste […]…
- Eske desapareziduta […] mapan…
- Ez dao?
- Ez, ez, ez dao […].
- Basarririk oin ez dao.
- Ez?
- Oin etxiak dare hor. Hor markatzen dau etxiak? Etxe pillia han [Bolukuan] …
- Bai.
- Eta hori etxe… Bolu basarrixa ermittiaandik mendi alderao dao?
- Bai, puskat, puskat.
- Ermittatik Gorla aldera, pixka-pixkat goratxuao. Baiña bertan, e? Oin frontoia badao, ba?
- Hantxe bertan.
- Frontoia daon lekuan bertan zeuan Bolu basarrixa.
- Hori Bolu?
- Bai.
- Ze numero?
- Larogeta hamar.
- Ta gero gorauan Gorla aldera hor etxe pilla hori pasau ta akaberan [...], hor […]. Oso goixan.
- Eta etxe horrei nola esaten jatzu, etxe pilla horri?
- Etxe pilla horri?
- Berrixai? Bolukua.
- Boluko etxiak?
- Zeaittik hau basarri hau Bolua zan ta hori da Bolukua, Bolua.
- Horrek Boluko etxiak.
- Ze numero?
- Larogeta [hamaika].
- Alde bittatik hor Bolu parian…
- Izena […] horrek numero barrixekin ipinitta […].
- Eta gero…?
- Ta bestekaldiai, bestekaldiai be, ba, hor Bolu parian guk danai Bolua. Bestaldekuai, berriz, Iraburu aldia.
- Iraburu txiki ta haundi.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!