Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako auzoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako auzoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Auzuak, ez? Bergarako auzuak? Bueno, lehelengo neuria: Aranerreka. Gero, San Blas auzua. Muñao be esaten jako, baiña San Blas auzua. Gero, San Anton auzua, San Juan auzua, gero San Marzial auzua, gero… bestekaldera… bestekaldera San Migel auzua, Lizarralden haura. Gero honutzao…
- Epelden…
- Ez, ez, Bergaran nabil. Gero… San Migel auzua, gero San Antoniotik bueltan atzera errekara sartzen naiz.
- Goimendi ta?
- San Marzial auzuai goi partiai Goimendi auzua, Goimendi esaten jako. Gero Basalgo aldera… Basalgo auzua beste auzo bat. Ubera be Bergaran sartzen da? Ez…
- Bai.
- Ubera auzua be bai. Ubera be Bergaran. Santikurutz auzua. Santikurutz ballia… ez dakit auzua sartzen dan ala Santikurutz ballia dan. San Juan esan dot. Eta… gero bestekaldera… honek Narbaizak eta horrek… horrek Uberara, Uberara sartuko dia. Markixak be Uberara sartzen die. Ta… Mekolaldera-ta, berriz, ba, Mekolalden Muñaotik haruzkuai hor lehelengo ballariai, horrek ya… Muskitxu bat, baiña honutzaokuai beste izen bat dauka. Zuk badakizu?
- Iraban.
- Iraban edo Irabain edo holako izen bat.
- Ez, baiña hori Osintxu da; auzua Osintxu da.
- A! Auzua Osintxu, orduan! Osea, ez dao esan biharrik ez Irabain eta ez Muskitxu. Osintxu be auzua, orduan; San Prudentzio be auzua; Angiozar be auzua?
- Bai.
- Ta gero Angiozarren Partaitti be badao auzua.
- Bai, baiña…
- […] Angiozar bertakuak dia.
- A! Angiozar bertakuak…
- Honen aman…
- Ba, Bergaran besteik ez dakit nun geratzen dan, zeatik ya Aranerrekan gora be Txangala be Antzuolara da, Txangala auzua da. Elusu. Hori be auzua da?
- Bai.
- A! Klaro, ta Bergarakua, gaiñera. Eta… ba, ez dakit.
- Ba, bale. Nahikua, ez?
- Elorregi…
- Elorregi San Prudentzio da guretako. Guk Elorregi ez giñuan esaten. San Prudentzio…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia