Bergara (Gipuzkoa)

Osintxu auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Osintxu auzoko toponimia, Elosu auzoarekin muga inguruan.

Transkripzioa

- Benita: Hori danoi Keixeta mendixa da.
- Bai, hemen ipintzen douna Keixetako hegixa eta…
- Keixetako hegixa da…
- Bai, zati bat.
- … zati bat, eta gero Keixeta da, ba…
- [Mauketa], aber.
- Ba, horixe, Keixeta mendixa hori be.
- Hori be beste zati bat da? Beste gain bat edo…?
- B: Hori […] zeralderakua…
- Azkoittikin jurgua?
- B: Azkoittirako jurgua.
- Baiña Keixeta barruan?
- Keixeta barruan.
- Etxeberri sailla lehen esan dozunori ze da?
- Dana bat da hori.
- Hoixe: Maurketa, Etxeberri sailla…
- Ze da, hori be Keixeta barruan?
- Keixeta. Keixetako zelaixek die horrek.
- Eta Intxausteko txabolia ta hori be Keixeta barruan dao?
- Harek Intxostako txabolak Azkoitti partian igual egongo dia harek, baiña jurgu samarrian, hortxe.
- Egialdapak?
- Egialdapak? Egialdapak Ontzolan.
- Oontzola…
- Laspurtik Ontzolara bittarte […] horrek, Egialdapak.
- Laspurtik nora bittartian?
- Laspurtik Ontzolara bittartian, gora daren horrek.
- B: Egizalera arte daren […].
- Eizalera arte ez, Eizalera arte ez, Eizal barreneraiño bale, baiña Eizalera arte ez.
- B: Egialdapak? Bai… Haura oin piñuaura bota dabena Eixaalgua Egialdapia izengo da, ba, ez?
- Hor, Abaskalen depositto bestekaldia?
- Ba, behera hori, behera Egialdapia, bai.
- Ta Eider errekia.
- Eider, Eider errekia, hori hor [Olabaso?] aldien…
- B: Ba, zerak esan dozuna: Itturrebarriko askan hasi ta goittik behera datorrena hori Eider errekia da.
- [… Egieder] esaten dozuna?
- […] bai hori, hori da Eidar errekia.
- Aber, Arando errekia hemen etxe aurrian daona ez, aurreraokua, han [Gaztañei?…], ez?
- […].
- Gaztañei(ko) barrenian […inguruan…] dana.
- Bai.
- Arando errekia…
- Hau Billotei errekia.
- Billotei errekia hau?
- Markiuso.
- Markiuso, ba, han […] daona, Gantxoittikua.
- Hori Bergara partia da, ez?
- Bai.
- Hori ze da, pistia Itturbittara allegau baiño lehenao azkenengo bueltia hartzen dan lekuan?
- Bueltia edonora.
- Eta oin Txiki partia.
- Txiki partia kontau dostat lehen, e? Kontau dostat.
- Nun dao?
- Hamen gaiñekaldian.
- Baiña gaiñekaldian nora Pol-pol aldera ala Gomezkorta aldera?
- Pol-pol aldera. Zaniolatik Elusu aldera.
- B: Elusu aldera harutz. Ta han itturrixa bada, ezta? Hor Txiki partetan nunbaitten.
- Lehen esan dozu zuk beste itturri bat esan dozu hor izen xelebre bat…
- B: Txindurri?
- Ez, beste izen bat esan dozu.
- Hilarik esan dabena, igual egongo dala esan dau Txiki partietan. Hor ura eruaten zabela, uretara horra juten ziela ta.
- Bai, ura ertengo dau…
- Zuk entzun dozu sekula Beittinitturrixa edo?
- E?
- Beittinitturrixa o Betxin o holako bat?
- Gomezkorta inguruan edo…
- Beittin… […] Ez dakit zela esaten jakon hari…
- B: Txindurri bai.
- Han bidetik azpikaldien […]…
- B: Txindurri…
- Ta hemen Gomezkortan gaiñien badao ezer hola beste mendin bat o izen… zelain bat edo…? Agarreburutik harutz Keixeta aldera edo badao zerbaitt izena daukana?
- Agarreburutik Keixeta aldera, ba, ze esango dotsut? Sankristauan itturrixa ta horrek zer dia?
- San Kristobal itturrixa?
- Sakristaua.
- B: Sakristauan itturrixa, Agarretaa ura doiena. Nun daon? Hemen bista-bistan. Hor piñua sartu zeben…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia