Bergara (Gipuzkoa)

Osintxu auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-239-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxu auzoko toponimia, Elosu auzoarekin muga inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jose Mari: Zaniolatik gorako sakona. Zaniola baiño harutzao dao, Elusu alderao dao hori.
- Benita: Bai, sakon haura behetik gora Asundi sakona.
- Ta errekatxun bat o dauka o…?
- J.M: Bai, badauka.
- Ta errekatxo horrek zela dauka izena Asundi errekia edo…?
- B: Zaniola errekia izango da seguruasko.
- J.M: Ez! Tokittan dao Zaniolatik haura!
- Asundi errekia?
- B: Zelaundi errekia? Zelaundi errekia izatekotan…
- J.M: Hori baleike igual.
- B: Asundi errekia ez dot entzun sekula, Zelaundi errekia izengo da.
- J.M: Baiña […] hau eitten dau harek [sakonetan ura egongo da].
- B: Ta gero [Arandon be] ur bedeinkatu ontzixa ta…
- J.M: Han be…
- B: Klaro, [Eizalen… hurrengo… Bergaran].
- J.M: Hori, lehen esaten jardun douna, Zaniolako errekia, hori da ur bedeinkatu [ontzixa] juten dana. Horra juten da Zaniolatik behera.
- B: Bai, holan sartzen da errekia…
- Eta Ur bedeinkatu ontzixak ze pintatzen dau…?
- J.M: Ezebez. Haura da, ba… holaxe eitten dau harek.
- B: Holaxe dao. Da… kopa baten forman goittik behera errekiak alde bixetatik dittuela eta esaten jako ur bedeinkatu ontzixa.
- J.M: Badakizu nun daon hori? Guk apeak etara […], nora etara zittuen badakizu? Ikusi ziñuzen? Ba, hortxe parian. Harutzatxuao zeoze, baiña hortxe parian. [...].
- Otain?
- B: Otain? Otain dao Gomezkortatik lehen esan dozun… Gomezkortatik Pol-polera gatozela Otain dao. Kruze bat da…
- Gomezkortatik Pol-polera?
- J.M: Txiki partetako bidekutza eta Pol-poleako birekutza, Gomozkortatik Pol-pol aldera goiatzela.
- Hori da Lezaso [?]ko bidia ta Pol-polera hartzen dan bidian kruzia.
- B: Txiki partiek zein dien esplikaixozu.
- Bueno, egon, hori gero. Itxusiko aldapia nundik nora dao?
- B: Itxusiko aldapia Otaindik Gomezkorta bittartien dao.
- Eta ze da, zelaixa, terrenua, bidia…?
- B: Ez, bidia da. Eta han zeuen kruze bat Elusura oiñez juteko goittarrak eta behetarrak. Eta gu giñen behetarrak eta goittarrak zien Labia, Benta, Elormendi… harek juten zien goittik. Behetik juten giñen Artzal, Eizal, Gomezkorta, Narbaiza, Kantera… E? Ta hori, garotan ibiltzen giñenien han eitten zan atsedena ta juten zan…
- Ategorritta zein da?
- B: Ategorritta da Elusuko Illarramendi. Gure etxeko sailla Ategorritta. Ta han dao depositto bat Elusura juten zana ura, Elusura Bergaraa. Bergarako Pol-poleko ure ta han zeuan, ba, rebisatzeko zer bat. E? Arketa haundi bat bere ate gorrixakin, ta esaten jakon Ategorri.
- Bueno, ta Ategorritta hori, orduan, depositto bat zan…
- B: Deposittua zan ta da.
- Bueno eta dao, Illarramendin dao?
- B: Illarramendin dao.
- Eta Illarramendi nun dao?
- B: Illarramendi dago Pol-pol errekia goittik behera gatozela, alde batera gelditzen da zera…
- J.M: Lehen esan dou Basoberrixak? Alde batetik, ta haura beste aldetik.
- B: Bai, Basoberrixak eta zera be bai behera hara orduko…
- Mandazulo ta Zaniola erreka bittartian?
- B: Mandazulo oso goixen dao!
- J.M: Mandazulo jak Pol-poletik gora!
- B: Mandazulo Pol-poletik Irukutzetara dao! Ta bestia Keixetako zelaixek goittik behera pasa eta behera…
- Keixeta. Ze, hemen lehen danian azaltzen dia Keixetak eta Keixeta ze da, terreno bat kriston saillak…?
- B: Sailla kristona.
- J.M: Hori Keixeta mendixa esaten jakona da hori, Elusu aldeko danai.
- B: Keixeta mendixa. Hori danoi Keixeta da.
- Nun hasten da Keixeta? Irukutzetan hasten da Keixeta?
- Pol-polien. Irukutzeta beti Irukutzeta da. Pol-polien hasi eta Elusu aldera daren saillek, lautada horrek danok eta aldapia pixkat goittik behera be dana Keixeta da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia