Bergara (Gipuzkoa)

Elosu auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-237-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elosu auzoko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamendik hasitta, tontorrik-tontor…
- Hau Irukutzeta. Handik haruzkuek zeak ingo dittu Olabarrixak. Keixeta. Dolmena. Hamen bi dolmen jarek Keixetakuak zerian. Hamen bi, bi honek eta gero Keixeta… hori daok honutzo.
- Hau Keixeta da…
- Bai.
- Hemen be badare, baiña bueno. Ba… Goittik hasiko ga? Honek edo?
- [Keixetako hegia??], ondo jarek horrek. Gero, gero pasatzen gaittuk…
- Itxoin, hau erreka hau… ze izen dauka?
- Pol-pol errekia.
- Segi.
- Hauxe hurrengua, Leiopago, Leixupago esaten jako horri.
- Leixopago?
- Bai.
- […]
- Honek… sekula [Maurketaik??] ez jutsau esan, baiña itxuria… liburu baten egon nok beira ta…
- Zuk ez badozu ezautzen…
- Baiña han be hauraxe markatzen jok. Gaur Barandiaranen noiz zertu… noiz ibili zan honek billatzen ta harek´e [Maurketa] ipintzen jok. Guk horrei…
- Baztarreraiño jungo gara hor trabesian ez egoteko, aurrez beiratzeko. Etorri hona bixok eta hortik hobeto ikusiko dou.
- Hau bai, behintzat, Leiopago ondo dao. Gero hau be bai, Frantsesbasua. Uste dot lehengunian apuntau giñuala hori. Gero Elosumendi be bai apuntauta […].
- Baitta.
- Oin… Atsobaso.
- Hori bai?
- Atsobaso, bai. Gero Agarreburu. Hor repetidoria. Agarreburu. Hamen be Agarreburu ipintzen jok honek.
- Dana da Agarreburu?
- Dana, bai. Hau mendi hau dana. Gero hemen izango dittuk Agarre ta… oin ya ipinitta asko be izenak. Basarrixen izenak ipinitta asko.
- Elosu, Iriaun…
- […]
- Bai, hamen nun dauen! Hamen…
- […]
- Ointxe billau juat!Hamen.
- […]
- Ermittia, [elizondokua] lehen lagata daukaula…
- A! Bai. Ermittia, ba… Iriaun… hortxe izen bihar dok.
- Hau Bega, Benta… […] hauxe izango da.
- Hauxe izengo dok bai.
- Ze izen dauka horrek?
- Santutxuko ermittia, Santutxu.
- Bueno, besteik badaukau hemen?
- […] ez. Hor… [igual] erreka bat jungo dok…
- Hau Bentatik behera doiana? Ez, Benta ez, Narbaiza… azpikua.
- Horrek gero danok bat [eittekuek] dien, ez jakixat, ba, hori…
- Honek ez dauka izenik?
- Hi, Joxe, Bentatik behera doien errekiek ze izen jok? Ixexiko errekia?
- […]?
- Bai.
- Ixexi errekia izengo dok.
- Ixexiko errekia […] hori.
- Ixexi errekia, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia