Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-234-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia. Baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behetik doian errekatxuak badauka izenik?
- Hori behetik doien erreka horri Boketeko errekatxua hor behera. Boketeko errekatxuak eta Petrikuak eitten jok behian bat, bi errekatxok.
- Nun eitten dabe bat?
- Hementxe, sorobarrenian.
- Hementxe?
- Bai.
- Gaztandolako mugarrixa [eitten jok]. […] eitten jok bat.
- Boketeko errekatxua 13 ta Petriko errekatxua 14.
- Horrek bixak bat eitten jok hor.
- Bai. Eta bat eindda gero beherutz?
- Gero, bat einda, atzera, gero, Albizuriko errekiakin beherao bat eitten jok. Ta gero ya beherao bat atzera Ibarrola parian, zereko… Azurtza errekiak eta danak bat eitten jok.
- Azurtza errekia? Eta bat eindakuan Azurtza errekia ta Albizuri errekia ta honek danak, hortik beherutz?
- Horrek danok ya Ibarrolan bat eitten jok.
- Bai, ta hortik behera ze izen hartzen dau?
- Hortik behera, ba, Ibarrola errekia. Gero hurrengo Sagarrerreka, Plaentxiara sartzen dok eta.
- Bueno.
- Ibarrola errekia, 17. Hor bestekaldeko…
- […] ya handik ya Plaentziara sartzen dok, hor […] ya… honek dittuk olakortak dittuk honek, Olakorta ta Kostei.
- Itxoin, itxoin, horrek be apuntau ein bihar dittuu, e! Olakorta?
- 18.
- 18. Kostei?
- Kostei daok ondiokan Plaentxi alderao, e?
- Bai, hemen dao. 19.
- Ta mendixa, gaiñeko hau, ba, Kanterako puntia esaten dok.
[...]
- Vamos a ver… Hau…
- Olakorta ta Kostei parian.
- Olakorta ta kostei parian? Bai, gain bat dago…
- Bai, Kanterako puntia.
- Kanterako puntia.
- […].
- Beste bat. Bi dare, ez? Bi puntatxo dare? Bata muga inguruan eta bestia Olakorta alderao.
- Bai, bi punta […] baiña beti […] Kanterako puntia guk […] horri. Kanterako puntian parian dao bestia ezkerrerao.
- Kanterako puntia, baiña gero hemen hemendikaldian Topinburu be bai honutzao.
- Bai, Topinburu […] bat.
- Ta zeuen buruari, gaiñari?
- E?
- Zela esaten jako?
- Topinburu.
- Baiña Topinburu bittarteko gaiñari ze gehixao esaten jako? […] esaten?
- Mendilaua hari sakon-uniai.
- Mendilaua?
- Bai.
- Zuek esan dostazuena hau… 2xa ze da? Kanterapunta…?
- Kantera puntia.
- Kantera puntia. Hori ze da haundiña ala…?
- Hori, hori, beheraukuoi.
- Beheraukua.
- Goraokua Topinburu.
- Hau dok Kanterako puntia, etxian parekua.
- Eta haura, hantxe parian…?
- Harek ezkerrekuak harek ez jaukak izenik, beti Kanterako puntia esaten jakue bixeri horri.
- Kanterako… Han buzoia uste dot daola, ba, Bergarakuak ipinittakua…
- Egon leike.
- Bai, Kanterako puntia.
- Bale.
- Gero etxia […]…
- Itxoin, itxoin, bestekaldera pasau bihar naiz, bestela beti kokotetik atzera begira nao. Bueno, Olakorta ta…
- Kostei.
- … Kostei esan dittuu.
- Bai.
- Ze gehixao dao?
- […] Intxuzabal, bi bizitzakua. Bikua.
- Intxuzabal.
- Bai, bi basarri.
- Bi basarri… bi basarri dia?
- Bai. Bat… Taillape bat dok, baiña…
- A! Taillape bat. Bereizten dia? Barrenekua ta goikua edo ezkerrekua edo erdikua edo…?
- Ez, ez, junto jazik, pegante jazik harek.
- Intxuzabal eta kitto.
- Intxuzabal. Bai, bai, haura beti Intxuzabal…
- Bale, konforme.
- Gero dittuk Lezeta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia