Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-234-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, esan dou Kiruetako txabolia hortik zihar daola.
- Kiruetako txabolia nahi badok topatzia han… hemen topau bihar dok Kiruetako txabola hau.
- Kirueta nun dao? Gaztandola hau da eta hauxe da Kiruetako txabolia. Hemen Azula.
- Azula. Azula hortxe daok, hortxe sakonian. Han argiunatxo bat ikusten dok piñuen artian?
- Bai, bai.
- Hantxe parian handikaldian.
- Bale. Orduan, hau gaiñau, zela esaten jatzue zuek?
- Azulagaiña esaten [jau] horri.
- Edo Bokete.
- Bokete.
- Bokete. Bat… hutsetik… unotik hasiko gara. Bat: Bokete. Azulagaiña… Azulagaiña dao Elgeta alderatxuao ala…?
- Elgeta… holan, ezkerrera sartzen dok Azulara hor gaiñian.
- Bai?
- Azpikaldera, baiña handikaldera. Oin Bokete esaten dotse beti horri.
- Azula, 2?
- Azula 2. Hemen gaiñeko…
- Hor gaiñian…
- … punta-puntan, punta-puntan…
- Hor gaiñian junda, ba, ez dakit nik sekula [allegau…] mugarri […].
- Bai, bai, hauxe da mugarrixana.
- Mugarrixana beti hori Anduriko sailla dok izatez.
- Horrek ez dauka izenik horrek, e?
- Izena [ez jakak…]. Horrek… Elgeta-Bergara eitten daben mugarrixa dok.
- Bai, bai, bai, hortxe dao. Bale. Gero, hortik honutz?
- Gero hortik honutz, ba, Kurutzegaiña jeuan hor gaiñian, Kurutzagaiña, Kiruetako txabolara bittartian.
- 3 Kurutzeko gain.
- Gurutzegain.
- Bale. Hor kurutzia dao?
- Bai. Gero, hurrengo, goittik behera juan ta ya Kiruetako txabolia.
- Kiruetako txabolia, bai.
- Bai. Ta Kiruetako txabolara… -hemendik ez da ikusten¬- tontortxo bat dago…
- Kiruetako txabolatik honutz dao beste tontortxo… hau honuzkuau Petri dok.
- Petri.
- Hau gaintxuau. Hori be bostehun bat metro honutzao dao ixa…
- Petri. Bale. Konforme. Gero Petrittik harutz…
- Petrittik harutz ya ezkerrera Albizuruigaiña […] ya.
- Hori Albizurigaiña.
- Bai.
- Hori igual Basalgon einda eukiko dozue…
- Bai, bai, entzuna, bai. Hori eindda eukiko dou, bai. Hauxe izengo da. Bai. Eta Albizurittik Kirueta aldera beste tontortxo bat Gar…?
- Kirueta… Kirueta hor gaiñian daon beste gaiña Garbe dok.
- Garbe?
- Garbe. Honek zerok, buzoia daok han.
- Hori da. Bale. Bueno, hemen hau auzo honetako baserrixak esango dittuu?
- Oin basarrixak? […] mendixan behera […] egongo dittuk izenen batzuk, e?
- Bale. Segi, segi.
- Hortik azpikaldera horri egixorri […], hola, zuri-una, piñua botatako lekuai esaten […] Txarakoegixa.
- Txarako egixa?
- Txarako egixa.
- Bale.
- Gero, harutzaoko egixari, beste tontorrari be esaten jakuan Malkorreko egixa.
- Bale.
- Gero harutzaukuai oindio esaten jao Arrandeiko egixa, [Urruti?] ondokuai.
- Arrandeiko egixa?
- Arrandeiko egixa, bai. Malkorretik harutz hori basuori labrautakuori Arrandeiko egixa. Gero harutzaokorik ez jakixat nik ya.
- Ez, bale, bale.
- Harutzaoko mendi-puntia zera dok: Klabeliñaitz, Untzeta gaiñekua.
- A! Bai, bai…
- Untzetako mendi-puntia.
- Apuntaik hori be.
- Hau, zera… honek bestiok, izenak, honek basuen izenak, berriro, basuenak gehixao dakit. Honek basuen izenak ez dozue biharko…
- Basuenak? Bai, bai, bai, hala bada bai.
- Bai?
- Izena daukan guztia, igual da postia izan ala…
- Gero han […] honuzko zati bat, han […] basua be [bazan ha…].
- Horixe, ba, baiña honi be Txareta…
- [Zuek] Txareta [esaten… honi].
- Horixe, ba.
- Hortxe hor bittartian be izen mordua daozik, nahi badok… apuntau.
- Itxoin, e? Txareta nun esan dozue?
- Txareta…
- Hau piñu zurixa daona, honi… horri Txareta beti.
- Vamos a ver… Torria hemen dao, Torria hemen dao…
- Torretik Gaztandolara bittartian hortxe ezkerrera, hortxe […] Txareta.
- Bale. Besteik hemen parian bai? Petri esan dou…
- Petri.
- Hau… hor pagua edo ze dao hor?
- Hor pagua daona, hori… […] Amillabarrena [edo ze da]. Kanposkua be lehenao garo-ebaten ibiltzen zuan.
- Hori nere aittitta [be] ibiliko zan, baiña… Ez! Nere [ezebez], Kanposkua ez […].
- Badauka izenik saillak?
- Horri guk Amillabarreneko sailla esaten dotsau.
- Amillabarreneko sailla?
- Bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia