Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1991(e)ko abenduaren 30a
- Iraupena: 0:05:45
- Erref: BER-233/016
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Hor Zabaleta han gaiñian dauen tontorra?
- Añabarreta. Eta gero, gorauen, handixaua, zea, hori, Gaztelumendixa, gero Gaztelumendixen barrenien zera, Burdiñuako laua, eta gero Intxorta.
- Eta Intxortatik Angiozarrerutz han beste tontortxo bat dau.
- Arrota ta Zabaletan erdixan? Arkotxa esate jakon [harutz] mendi txikitxo bati, bai... hori kamiño kontran geratzen da. Kontra-kontran. Holako subida txiki bat, Arrotako baserrixa pasau ta segiduan.
- A, bai?
- Arkotxa esaten jakon hari, txiki hari.
- Han kamiñuan bertan?
- Kamiñuan bertan.
- Han gero beste pista bat hartzen da Burdiñuara.
- Ez dakit hori. Baiña…
- Bai, bide bat dao Burdiñuara.
- Arrotako, holan, laua akabau ta holaxen igotzen da “txist”, eta gero segi kamiñua eta ha...
- Gero berriro beheruntz hartzen da piñudixan.
- Bai, ha tontortxua Arkotxa. Hori esaten dabe, Zabaletako… horrek danak esango dotsuez. Ta oin...
- Burdiñuatik Arrotarutz pixka bat?
- Arrota pare-parien tontor hari ez dakit zela esaten dotsen, porke Burdiñua laua da, aurrera [dao] laua, Burdiñua lautada haundi bat da.
- Bale. Bueno, gero zuen auzo guzti honi zelan deitzen dotsazue?
- Guk Goimendixa.
- Hori nun apuntauko dou?
- Ba, hogeta bostian ipiñi.
- Ta nundik nora hartzen dau honek, Goimendixak?
- Ba, Goimendixa ekin Lasarten ta [Lopealdaoste] arte; Gongeta… horrek danak inkluiduta.
- Zulueta [hor…]?
- Zulueta, Gontzarris, Altuna… horrek.
-Bai, Kanpazartik Lopera bittarte guzti hori…
- Bittarte hori dana.
- … eta Lasarte?
- Bai, Lasarte, bai.
- Sutraitza ya ez litzake izango Goimendixa? Hori ze…?
- Ez, Sustraitza Zabaletamendikua da. Oin, batzuk…
- Hori ya hogeta hamazazpixa da.
- … batzuk gure mendixai, esan dotena, Altunamendixa esaten [gontsan].
- Hemezazpixa? Sustraitza hori Zabaleta auzua da?
- Zabaletamendixa, Zabaletamendixa guk esaten dou.
- Sustraitza…
- Ez, ez, auzua da. Hori ipinitta jan.
- Sustraitza ta Sagasta ta horrek danak.
- Ta Zabaletamendixak ze baserri hartzen dittu?
- Ba, horrek: Sustraitza, Sagasta, Etxebarri, Larrañaga, Aguletas…
- Aguletak be bai?
- Bai! Zerak, gero… [...kona] , Galarreta, o… Galarraa auzua, hori, etxia, ta Jorkena, eta gero, Jorkenen gaiñien zelan da beste baserri txiki bat…? Andresa bizi zonan, ba? Oin ez da, ez da bizi... ez da… baiña ez da Zabaletamendixa, e? Ha Elgetara pertenezitzen dau. Porke Arrota be ez da sartzen Zabaletamendixen.
-Galarretxetxo?
-Galarretxetxo. Hori da. Ha ta Arrota Elgetakuak die, nunbait, Asentzio baillarakuak.
-Bai, hori da.
-Bai, [hiru Sakona] ta Galarra ta horrek Zabaletamendikuak.
-Besteik?
-Bai. Zabaletamendixak badauka beste izenik?
-Ba, bueno, Goimendixa batzuk esaten dotse. Hori preguntaizue, aber Elgetatik edo nundik datorren hori izenoi.
- Bale. Eta gero, hori, Goimendixa, zuen auzua. Bai? Auzo hori Bergarako beste auzo baten barruan sartuta dao.
- Bai, Angiozarko auzuan.
- Ba ya esta.
- [Ipini dau beorren gustora horrek]. Ba guk halaxe esaten dou!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!