Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko toponimia.

Transkripzioa

- Bueno, ba, beste aldera joko dou hortan oin. Bueno, orduan Pagomendittik hasiko gaa, han bestekalderutz, Bixkai alderutz. Pagomendi, gero han, Gontzarriko pagadixa esan douna…
- Bai [oin handik] handik aurrera.
- Hortik beherutz gero errekatxo batzuk-eta doiaz. Horrek izenik eta ez dozu jakingo?
- [Keba], alde hortan ezebez.
- Hor Etzabal eta ez dakit zertzuk daren…
- Bai, horrek Zabaletakuak jakingo [dotsuez] horrek.
- Angiozarko errekia jaiotzen dan inguru hori?
- Hori nundik etorriko da? Olaitturri? Olaitturriko itturrixa.
- Ipinitta dao hori.
- Hori inportantia da. Hori danak jakingo dabe.
- Olaitturri… Zela esan dozu?
- Olaitturri. Hori inportantia da hori tturrixori. Sekula [ikusitta] dakazu, Arantzazu? E?
- Igual bai.
- A! […] ikusi bihar zenduan, ba, hori honezkero.
- Ze mapatan?
- Hogeta bost.
- Sanmielgaiña.
- Bai, Sanmielgaiña. Bueno, orduan, Pagomendi, Sanmielgaiña, gero esan dou Sanmiel gaiñetik han, pixkat bajatu eta lautada moduko bat dauala Lasarte gaiñian.
- Bai.
- Handik segi, Sustraitza alderutz, han beste tontor haundi bat dao.
- Hor die Frakazar ta, auskalo, hor mendixak badie, baiña nik bakarrik izenen batzuk [baiña]... baiña ez.
- Horko tontorren izenik ez?
- Ez, ez. Eztakit zein izango dan Frakazar […].
- Hor behian zuluari deitzen otsen Frakazar. Paulok eta horrei deitzen otsen, Olaitturrriko sakon-une hari.
- A, beheko zulo hari? A, entzutia neukan bakarrik.
- Horrek tontorrok orduan ez, ez, Sustraitza inguruko horrek?
- Ez, ez, nik ez. Horrek jakingo dittu uste dot Pedro […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia