Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelaioko jaiak eta ingurua lehen

San Pelaioko jaiak eta ingurua lehen <p>San Pelaiora arratsaldean joaten ziren festak zirenean. Lehen San Pelaio nolakoa zen azaltzen du. San Pelaion Zarauzko bandak jotzen zuen orduan musika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-139-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Pelaiora arratsaldean joaten ziren festak zirenean. Lehen San Pelaio nolakoa zen azaltzen du. San Pelaion Zarauzko bandak jotzen zuen orduan musika.

Transkripzioa

Ta geo arratsaldian San Pelayoa juten giñan, ta San Pelayoa jute giñan ta an ze abesti. Leheno San Pelayo zan zulo haundi bat, ta pradera, baiña holakua, ez zan ta zan bajada bat, ta dana zan uzta. Ta han zeon estanke bat txorro batekin, txikixa eta arbola haundi, zuhaitzak haundiyak, zuhaitzak, zuhaitza haundiyak zian. Gero bete in zuen /intzuen/, San Pelayo, ta geo oain dao al ras, baiña leheno zan zulo haundi bat. Ta leheno gu eskola juten giñanian zulo haundi bat.
Ta musika eoten zan?
Eta han, hoixe musika, Zarauzko banda juten zan, Zarauzko banda ta geo txuntxuna danboliñakin eta hoiek zian, guria zan haundiya, dantzak-eta. Ta geo pasakallian etortzen giñan San Pelayotikan kaleaño, segi ta segi ta segi ta segi.
Zarautzetikanjendia ere juten zan San Pelayoa -ta?
Bai bai, danak bueltan.

Egilea(k): Nora Sanz Landa (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia