Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia, batez ere Elorregi auzoaren muga inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hor, Altunen bertan, etxe onduan, aurrekaldian daukan, hola, lautadatxo horri zela esaten dotsazu?
- [Lautara].
- Eta han, zera, Epelera bidia hartzen danian, han justo Montorra azpixan, hari?
- Karabizar, Karabixa. Karabixa.
- Eta han basuria botatzen dan tokixa? Montor…?
- Montorbarrena.
- Bueno. Hor Gontzarrik badauka, ba, pago batzuk han inguruan?
- A! Gontzarriko pagadixa. Goiko Gontzarrixan, e!
- Bai, bai, bai,
- Gontzarri goikuan.
- Gontzarriko pagadixa esan dozu, ezta? Bale. Errotian hori ze mapatan agertzen da? Hogeta bost edo hogeta sei?
- Zein da errota?
- Errota bat badao, ezta, hor erreka inguruen?
- Bai, bai, baiña…
- Aber, esplikaiozu honi nun daon errota hori.
- Hori dao Sorgiñerrekan goittik behera, Epele onduen.
- Aber, Sorgiñerreka… Sorgiñerreka zan Paiorrittik behera doiana , ez?
- Bai, goittik behera, goittik behera erreka onduen, Epelen, hantxe behian.
- Behian…
- Zulo-zuluen.
- Ta oin ya ez dao ala, errota hori?
- Bai, bai, badao.
- Ta hor mapan ez da agertzen markauta?
- Badao, bai.
- [Bale], markau. Errotia?
- Bai, bai.
- Han, lautxuan, han?
- Bai, bai.
- Errekatxuak errekiakin bat eitten daben inguruan?
- Bai, beheko lauan. Beran presiakin ta errotia ondiokan han tente egongo da.
- […]?
- Ta gero hor zuek badaukazue hor bason bat, hor errota inguruan edo…?
- Bai, Errotaondua esaten douna.
- […] lautada inguru hori?
- Lautadatik honutz Errotaondua.
- Errotaondua? Eta Errotaondua ta —beste… entzunda daukat nik be— Errotaburua, berdiñak die?
- Ez, ez, Errotaondua da errotia nola dauen lauen, ha ingurua; eta bestia, zela esan dostazu izena? Errota… Errotaondua eta Errotaburua handik gorutz. Eske horrek danak lehen sartu dittuu Solobarrenien, behintzet, […] Solobarrena izenak: Errotaburua…
- Bai, eske hori, behekaldien euen pareje guztiori da Solobarrena…
- Bai, bai, baiña Solobarrenan barruen dare honek izenok. Barruen.
- […].
- Hori dana da Solobarrena?
- Bai, ba. Bai, ba. Eta, orduan, ba, errotia…
- Aber, Solobarrena […] Askarrondo eta… Gaztañari…
- Gaztañisakona bittarte hori dana.
- Dana da Solobarrena.
- Dana da Solobarrena.
- Aber. Ta, orduan, Askarrondo ipini dou hogeta sei eta Gaztañari hori ipini dou… Gaztañaisakona dau beste mapan hemeretzixan. Bai? Ba, orduan, hori barren hori dana da Solobarrena.
- Bale, hau ipiniko jonau garbixan.
- Ta Solobarren barruan, ba, beste… punto batzuk.
- Beste horrek.
- Bai, bai, Errotaburua ta Askarrondua ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia