Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia Arrasateko mugan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) baserri eta eraikinen izenak Arrasateko muga inguruan. Inguru horretako erreken izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor beste etxe bat agertzen da hamen, Salaberri parian edo.
- Hori izango da lehen esan doun Zelaitxuoi, pare inguruen. Salaberri erreka eskiñan, ezta? Hola, zuluen. Ta bestioi dao apur bat espaldarao. Hori izengo da igual?
- Kanpazarrera begira eskumatara?
- Bai, bai, gorutz goiezela eskumatara.
- Igual hau izango da.
- Zulo-una barik espaldaratxuao dao hori. Zan, vamos. Ta oin, oin ei dabizte hor atzera etxia eitten. Nik ez dot ikusi, baiña etxia eitten dabiz.
- Ta gero hor beste bat, hemen “ruinas” edo jartzen dau, oingo kamiñuan ertzian, justo ertzian.
- Mikelete etxe hori “en ruinas”.
- A! Baiña hau dao Salaberrittik Kanpazarrera begira jarritta, ezkerretara?
- Ezkerretara, kamiño baztarrien.
- A! Hori da…?
- Mikeletiena.
- A…
- Bai. Kamin-baztarrien, beti egon da kamin-baztarrien […] hori.
- Bai, bai, bai, hau da, orduan. Ta Salaberrittik eskumatara badao han txabolan bat edo ezer? Kanpazarrera begira jarri ta eskumatara? Etxen bat edo…
- Hori Zelaitxo besterik ez dakit nik hor. […] Beste zeoze agertzen da?
- Bai, beste etxen bat edo dao hamen dibujauta.
- […].
- Baiña Zelaitxo oin hormaik-eta ezer ez da gelditzen, ez?
- Ba, oin berriztatzen dabizela, ba. Horman batzuk geratzen zian lehen.
- A, Zelaitxon?
- Bai, bai. Oin berriztatzen , jasotzen edo jasota edo hola egon bihar da.
- Bale. Gongeta esan dou, beste basarrin bat edo ahaztu jaku hor?
- Ez. [Ala bai]?
- A! [Horrek bestian…] Bueno… Bueno, orduan errekei helduko dotseu oin. Hemen Kanpazartik Salaberittik zihar hor beherutz doiena? Mugia eitten dabena?
- Ez dakit horren errekiorren izena nik. Ni idea. Sagar-erreka edo auskalo ze erreka [izen] izengo dan hori.
- [… Epele…]
- Zuk esan nahi dozu Kanpazartik goittik behera Salabarri ingurutik zihar…
- Bai, Kanpazartik Salaberri pasatzen da…
- Bai.
- Gongeta barrenetik…
- Bai. Gero Epelera gero bai sartzen da, baiña hor goixen horrek ze izen dauken ez dakit. Gero bai hori Epelera sartu.
- Hori igual izengo da Epeleko errekian hasieria!
- A! “Ni se sabe”! Ba, igual.
- Aber, begiratuizu zuk mapan eta pentsau.
- Hamendik baleike hasi Epeleko errekia.
- Hori da…
- Hori bai.
- Hortik hasi leike.
- Ze numerotan?
- Hamazortzi. Hortxe hasieria, beste adarrik ez dauka hor.
- Ez, ez, dana bat da hor.
- Aber, zu…
- Lasartetik behera doian errekatxuak izenik bai?
- Neuk ez, erak jakingo dabe igual.
- Zuluetatik behera beste errekatxo bat doia hor, ez? Horrek bai?
- Zuluetatik behera?
- Bai.
- Zuluetan Lasarte aldetik ala hemendikaldetik? Gure aldetik?
- Zulueta-Gongeta bittartian hor errekatxon bat… Edo igual udan bakarrik eruango dau ura…
- Ni idea. Sekula ikusi dotenik […] erreka moduan ta ez [ezer moduan].
- Paiorri ta Altuna bittartetik doianen bat?
- Errekia? Sorgiñerrekia.
- Zela?
- Sorgin erreka.
- Beste izenik badauka horrek?
- Ba, beste batzuk Altuna errekia esaten dotse.
- Eta beste izen bat be badauka, ba?
- Beste izen bat?
- Bai. Aber, ze basarrittatik pasatzen da hori errekaori? Gero…?
- Paiorri ta Altuna bittartian.
- Ba, horrek Sorgiñerrekia edo…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia