Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko baserri-izenak Arrasateko mugan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) baserri eta eraikinen izenak Arrasateko muga inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hor ez douna esan, guretik haruzko, Paiorri be ez jonau esan lehen.
- Esan dou…
- Hori… jausitta dao, ez?
- Bai.
- Gero, han gaiñian darenak?
- Zuloetas.
- Zelan?
- Zulotak.
- Zenbat dia horrek?
- Bi.
- Ta zeintzuk?
- Azpikua ta gaiñekua.
- Aber, zela esan dozu, ama?
- Zubieta gaiñekua ta azpikua.
- Goixan darenak? Honek Belarrenak eta honek?
- A! Gontzarri goikua.
- Ta bestia?
- Gontzarri behekua.
- Hor lehen besten bat edo ez zeuan? Beste etxen bat edo?
- Ez. “Entre dos Gontzarris” ez. Hor bixen bittartien dao ermittia, San Migel. Bueno, bixen bittartien ez, Gontzarri goikua baiño… entre Zulueta y lehelengoko Gontzarri dao ermittia.
- Bai. Zela deitzen dotsazu ermitta horri?
- San Migel, San Migelko ermittia.
- Benitan basarrixa?
- Lasarte.
- Gero tabernia dauanari zelan deitzen dotsazue?
- Kanpazar.
- Beste gauza bat: hor, Kanpazar eta Lasarte bittartian bazeuen etxe bat oin jausitta dauena…
- Nun, behien? [Beheko zuluan]?
- Behekaldian, bai. [Ez dakit], igual [Mondraue] izengo da… Zela dauka izena horrek?
- Zelaitxo. Mondraue da hori [dana…].
- Zelaitxo? Ta aber gutxi gorabehera situatzen doun hori…
- Ba, hori, “entre Gongeta” eta Kanpazar bitten bittartian dao, zulo zulo-zuluen. Salabarri [Salatik atzeratxuao] ta hori goratxuao pittin bat, mas hacia Lasarte aldera.
- Salaberri baiño goratxuao?
- Bai.
- Lasarte aldera? Hor Salaberri baiño pixkat beheraotik errekatxo bat doia Lasartera.
- Bai, bai.
- Hor errekatxua daon parian egongo da?
- Errekatxua baiño eskubi alderao egongo da.
- Lasartera begira jarritta eskumatara?
- Bai.
- Ta Salaberri baiño gorao?
- Bai. Gongeta alderutzao.
- [Gongeta]?
- Orduan, Gongeta ta Lasarte bittartian gutxi gorabehera…
- Gongetatik aurrera, e! Gongetatik Lasartera [bidien].
- Beste etxe bat be esan dostazu, ba, hor zeuela…
- Zera, Mikelete etxia. Zelaitxo pare inguruen-edo, poco mas o menos hor zan, ezkerretara aldetik, kamin-kontran dao.
- Oin badao?
- Bai. Oin be bai, paretak-eta han dare. Kanpazarretik mugia, Bizkaixa ta Gipuzkua partitzen dien mugatik ehun bat metro… Ba! Hortxe dao kamiño eskiñan. Mikelete etxia.
- Salaberri parian dao?
- Goratxuao.
- Goratxuao?
- Gorao, Kanpazarrerutzao, a mano izquierda.
- Ta gutxi gorabehera Kanpazar altueran edo…?
- Ez, badakizu nun daon mugia Kanpazar baiño beheratxuao?
- Bai.
- Handik, ba, beste berrogei… [ehun] bat metro edo beherao ondiokan, Mondrau alderau. Ezkerreko aldetik goitik behera goiezela, ta gorutz gatozela eskumatik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia