Bergara (Gipuzkoa)

Mekolalde inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Mekolalde inguruko (Osintxu, Buñao eta Basalgo auzoen muga inguruko) toponimia eta baserri izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Agarre mekolaldera datorren itturrixak goittik badauka izenik? O… itturrixa… errekatxuak.
- Bai, baiña ez nok akordatzen. Entzunda daukat. Honek jakingo jok hori.
- E?
- Errekatxuak. Mieka zulotik datorren erreka hori.
- Hori., hori…
- Horren goiko zera, […] Iruerreka.
- Iruerreka.
- Goixan. Baiña horri Agarrekuak beste izen bat esaten jotsek horri beheko errekiorri.
- […]
- Hor izen bat esan dozue basarri batena…
- Mieka. Muñaokua, e!
- Igual da, apuntau eingo dou.
- Gaiñekaldian hola tontortxo bat dauka?
- Miekak?
- Hola, lautada moduko bat izen leike?
- Menditontor moduko hola txiki bat, zera, […] gorao; gorao, ba, hola espaldatik hemendikaldetik beittuta gorao Mieka baiña bestia altuaua Muñao aldera. Horren izena…
- Horrek Muñaokuak bai jakingo juek. Muñaoko… Ziarretak eta honek…
- Bestei burua o holakon bat eukiko jok…
- Izena…
- Izenen bat euki leike, e? Erak, erak.
- Hori erak jakingo juek.
- Hori Muñaokuak…
- Gero Narbaizatik hor Kostola aldera daon lautada horrek badauka izenik?
- Narbaiza?!
- Narbaiza fabrikatik.
- Fabrikatik harutz Kostola aldera.
- Guk Kostolako maduria beti esan izen dotsau ta.
- Ta Kostola bera basarrixa da?
- Bai, bai. Gero parian daka [Etxeberri] Eizmendi. Gero Zabaliek.
- Etxeberrittak be bai. Bi Etxeberritta.
- Zabalie?
- Zabale.
- A! Bai, bai, bai…
- Zabale, Larraiñaundi, Larraiñazpi…
- Bueno, horrek ya…
- Bai, handikaldien. Behian dare Etxebarrittak, baiña…
- Etxebarrittak be…
- Hamen Kostola inguruan ez dao halako izen…?
-[…]
- Kostola ta Aldeko torre bittartian ez dao izenik hor ezer?
- Ez. Oin, bertakuek akaso…
- Ez, baiña txikixek izengo dia… Bueno, zeoze ahaztuta laga dou, zuek buruan dauakzuena edo…?
- Oxanguren buruan txabolia botata daok oin, Txabola zurixa esaten jakona, famosua izendakua Txabola zurixa.
- Keixetako txabolia?
- Keixetako txabolia, Txabola zurixa.
- Oxanguren buruan?
- Bai, Oxangurendik gora.
- Krabelin haitzera behian.
- Bastante goixen.
- Bastante goixan?
- Txabola zurixa esan dozu?
- Bai, Txabola zurixa, bai.
- Galarra parian edo…?
- Bai, holako bat.
- Beheratxuao edo…?
- Beherao, beherao…
- E?
- Galarra parian ala…?
- Galarrako txabolia baiño […] beheratxuao, Galarra baiño gorao.
- Galarra baiño altuao.
- Hori ze zan?
- Txabola zurixa. Gaur ez dok esistitzen, pistia eitteko bota zuan ta, baiña Txabola zurixa oinddio denpora asko ez dala botatakua dok. Denpora asko… urte batzuk bai, baiña…
- Ta Keixetako txabolia gauza berdiña.
- Bai, bai, berdiña. Keixetako txabolia ta Txabola zurixa… Osintxun preguntau ta kazarixak Txabola zurixa danak. Txabola zurixa.
- Gure aldien Keixetako txabolia esaten zuan, baiña…
- Aber, besteik laga dou ahaztuta zuen buruan daona?
- […] beste baso baten izena…
- Hau Lapikobaso esan dozu, eztok, dala?.
- Topinzulo.
- Topinzulo beste itturrixa, bai.
- Topinzulo.
- Gara-sailla […]. Sasoi baten gara-sailla [haraxe bertaraiño alleatzen zuan]. [Urtetzen da]… Guk garua ebaitzen giñuan terrenuan urtetzen juan harek. Topinzulo. Hori Galarratik gora, e!
- Galarratik gora.
- Galarratik gora?
- Galarrako txabolia…
- Bai.
- Txabolatik Untzeta pare-pare-parian.
- Untzeta aldea.
- Untzeta aldea.
- Topinzulo?
- Bai.
- Ze da?
- Iturri bat.
- Itturrixa?
- Bai.
- Horko ura nora zoian?
- Izarre basarrira. Bueno, Izarre basarrira ta…
- […]
- Makaldaa azkenien, Makaldaa azkenien, Makalda…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia